Erradiazio kosmiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espaziotik datorren partikula baten inpaktuaren eta horrek Chicago gainean sortzen duen erradiazio kosmikoaren simulazioa.

Erradiazio kosmikoa oso energia altuko erradiazioa da, gehien bat Eguzki sistematik at sortzen dena. Kanpo espaziotik datozen partikula azpiatomikoak dira, bere abiaduraren ondorioz (argiaren abiaduratik hurbil) energia altua daukatenak.

1911. urtean Victor Franz Hess fisikari estatubatuarrak behatu zuen atmosferan gero eta altuago igotzean, ionizazio atmosferikoa gero eta handiagoa zela, eta erradiazio hori kanpo espaziotik zetorrela ondorioztatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erradiazio kosmiko Aldatu lotura Wikidatan