Eguzki-sistema

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguzki sistema

Eguzki sistemak eguzkiaren inguruan, orohar orbita ezberdinetan jirabiran, dabiltzan objektu ezberdinak (planetak, planeta nanoak, sateliteak, asteroideak, kometak...) biltzen ditu. Zentzu zabalagoan, eguzkiak espaziora bidalitako partikulen eraginpean dagoen espazio eremu osoa hartzen du. Espazio honen kanpo mugak heliopausa du izena.

Eduki-taula

Sorrera [aldatu]

Disko protoplanetarioa.

Lurraren sorrera Eguzki sistemaren sorrerarekin loturik dago. Eguzki sistemaren sorrera duela 5000 milioi urte inguru kokatua dago, nebulosako materialak dardaratzen eta elkarri eragiten hasi zirenean, inguruko izar baten leherketak sortutako talka-uhinaren ondorioz seguruenik. Nebulosako materia hori trinkotzen hasi eta gerorako sistemaren erdigunean kokatu zen, masa horren grabitazio-indar ikaragarriak konprimitu eta berotu zuelako, erreakzio nuklearrak sortzeko bezainbeste, materia hori. Erreakzio arte, hori grabitanuklear horiengatik izarrek bero eta argi kopuru handiak igortzen dituzte, horrela Eguzkia sortu zen.

Eguzki-igorpen handi horiek putz egin eta materiaren parte handi bat espaziorantz bidali zuen. Bestea, izar gaztearen inguruan biraka geratu zen disko lau bat osatu (disko protoplanetarioa) grabitate-indarraren eraginez gertatu zen. Disko horretan, materialik trinkoenak erdigunetik gertuago kokatu ziren. Gero, planetesimala, kontzentrazioak, sortu ziren materiazko diskoan. Horiek eguzkiaren inguruko orbita desberdinetan kokatu ziren eta elkarren kontra talka egiten eta apurtzen hasi ziren, gero eta gorputz handiagoetan metatzeko, inguruko materia askea erakartzeko grabitazio indar handiagoarekin. Horrela, planetesimalak etorkizuneko planeten ernamuina izan ziren.

Eguzkitik hurbilen materialik trinkoenez osaturiko planetak sortu ziren (harkaiztsuak direnak) eta urrunago, planeta gasdunak trinkotu ziren. Azkenik, planetak hoztu eta askatutako gasekin atmosfera bat sortu zuten, gas horiek grabitate handiko planetetan bakarrik geratu ziren atxikirik.

Objektuak [aldatu]

Planetak [aldatu]

Eguzki-sistemak zortzi planeta ditu: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno hain zuzen ere. 1930an aurkitu zenetik 2006ra arte, Pluton eguzki sistemako bederatzigarren planeta kontsideratu zen. 2006ko abuztuaren 24ean, Nazioarteko Astronomia Elkarteak, eguzki sistemako objektuak sailkatzeko maila berria erantsi, planeta nanoena, eta hauen barnean sartu zuen Pluton. Beraz, egun zortzi dira eguzki sistemako planetak.

Hona hemen planeten ezaugarriak:

Planeta Ikur Ekuatore-diametro* Ekuatore-diametro (km) Masa* Orbita-erradio (UA) Orbita-periodo (urte) Errotazio-periodo (egun) Incl.** Sat.*** Atmosferaren konposizioa Irudia
Merkurio Mercury symbol.svg 0,39 4878 0,06 0,39 0,24 58,6 0 Hidrogeno eta helioren aztarnak Mercury in color - Prockter07 centered.jpg
Artizarra Venus symbol.svg 0,95 12100 0,82 0,72 0,615 243 3,4° 0  %96a CO2, %3a nitrogeno, %0.1a ur Venus-real.jpg
Lurra Earth symbol.svg 1,00 12756 1,00 1,00 1,00 1,00 1  %78a nitrogeno, %21a oxigeno, %1a argon Earth Eastern Hemisphere.jpg
Marte Mars symbol.svg 0,53 6787 0,11 1,52 1,88 1,03 1,9º 2  %95a CO2, %1.6a argon, %3a nitrogeno Mars Valles Marineris.jpeg
Jupiter Jupiter symbol.svg 11,2 142984 318 5,20 11,86 0,414 1,3º 63  %90a hidrogeno, %10a helio, metanoren aztarnak Jupiter.jpg
Saturno Saturn symbol.svg 9,41 120536 95 9,54 29,46 0,426 2,5º 61  %96a hidrogeno, %3a helio, %0,5a metano Saturn from Cassini Orbiter (2004-10-06).jpg
Urano Uranus's astrological symbol.svg 3,98 51108 14,6 19,19 84,01 0,718 0,8º 27  %84a hidrogeno, %14a helio, %2a metano Uranus.jpg
Neptuno Neptune symbol.svg 3,81 49538 17,2 30,06 164,79 0,6745 1,8º 13  %74a hidrogeno, %25a helio, %1a metano Neptune.jpg

* Diametro eta masa Lurrarekin konparatuak   ** Orbitaren inklinazioa (ekliptikarekin konparatua)   *** Satelite naturalak

Planeta nanoak [aldatu]

Eguzki-sistemak bost planeta nano ditu: Ceres, Pluton, Haumea, Makemake eta Eris hurrenez hurren.

Planeta nano Diametro * Diametro (km) Masa* Orbita-erradio (UA) Orbita-periodo (urte) Errotazio-periodo (egun) Sat. Irudia
Ceres 0,074 952,4 0,00016 2,766 4,599 0,3781 0 Ceres optimized.jpg
Pluton 0,22 2302 0,0021 39,482 247,92 -6,3872 5 Pluto system 2006 es.jpg
Haumea 0,09 0,0007 43,335 285,4 0,167 2 2003EL61art.jpg
Makemake 0,12 0,0007 45,792 309,9  ? 0 2005FY9art.jpg
Eris 0,19 2398 0,0028 67,668 557  ? 1 2003 UB313 NASA illustration.jpg

* Diametro eta masa Lurrarekin konparatuak.

Satelite nagusiak [aldatu]

Eguzki-sisteman badaude satelite handiak ezen Eguzkiaren inguruan orbitatzen egongo balira planeta edo planeta nano moduan sailkatuko genituzkeen. Baina planeta nagusien inguruan orbitatzen ari direnez, bigarren mailako planetatzat hartuko dugu. Hona hemen oreka hidrostatikoa mantentzen duten sateliteen zerrenda:

Satelite Planeta Diametro (km) Orbita-periodo Irudia
Ilargia Lurra 3476 27e 7o 43,7m Full Moon Luc Viatour.jpg
Io Jupiter 3643 1e 18o 27,6m Iosurface gal.jpg
Europa Jupiter 3122 3,551181 e Europa-moon.jpg
Ganimede Jupiter 5262 7e 3o 42,6m Noaa ganymede.jpg
Kalisto Jupiter 4821 16,6890184 e Callisto, moon of Jupiter, NASA.jpg
Titan Saturno 5162 15e 22o 41m Titan multi spectral overlay.jpg
Tetis Saturno 1062 1,888 e Inset-sat tethys-large.jpg
Dione Saturno 1118 2,736915 e Dionean Linea PIA08256.jpg
Rea Saturno 1529 4,518 e Rhea hi-res PIA07763.jpg
Japeto Saturno 1436 79e 19o 17m Iapetus as seen by the Cassini probe - 20071008.jpg
Mimas Saturno 416 22 o 37 min Mimas moon.jpg
Entzelado Saturno 499 32 o 53 m Enceladusstripes cassini.jpg
Miranda Urano 472 1,413 e Miranda.jpg
Ariel Urano 1162 2,520 e Ariel-NASA.jpg
Umbriel Urano 1172 4,144 e Umbriel moon 1.gif
Titania Urano 1577 8,706 e Titania (moon) color cropped.jpg
Oberon Urano 1523 13,46 e Voyager 2 picture of Oberon.jpg
Triton Neptuno 2707 -5.877 e Triton Voyager 2.jpg
Karonte Pluton 1207 6,387230 e Pluto-map-hs-2010-06-d270.jpg

Gorputz txikiak [aldatu]

Planeta nano edo planetoide.

Nazioarteko Astronomia Elkarteak planeta, planeta nano edo satelite ez diren eguzkiaren inguruan orbitatzen diren gorputzak gorputz txikiak direla dio. Hauek asteroide gerrikoan edo Neptunoz haraindiko objektuekin (Kuiperren gerrikoan edo Oorten hodeian) daude eta hiru kategoriatan sailkatzen ditugu:

Hona hemen nagusiak:

Planeta nano Ekuatore-diametro (km) Masa (M⊕) Orbita-erradio (UA) Orbita-periodo (urte) Errotazio-periodo (egun) Irudia
Vesta 578×560×458 0,000 23 2,36 3,63 0,2226 Vesta from Dawn, July 17.jpg
Orcus 840 - 1880 0,000 10 - 0,001 17 39,47 248  ? Orcus art.png
Ixion ~822 0,000 10 - 0,000 21 39,49 248  ? Ixion orbit.png
2002 TX300 900  ? 43,102 283  ?
Varuna 900 - 1060 0,000 05 - 0,000 33 43,129 283 0,132 o 0,264 Varuna artistic.png
Quaoar 1280 0,000 17 - 0,000 44 43,376 285  ? Quaoar PRC2002-17e.jpg
2002 TC302 1200 0,003 98 55,535 413,86  ?
Sedna 1180 - 1800 0,000 14 - 0,001 02 502,040 11500 20 Ssc2004-05b.jpg

Kanpo loturak [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Eguzki-sistema
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Eguzki-sistema