Erraldoitasun
Wikipedia(e)tik
Erraldoitasuna hazkuntza hormonaren gainprodukzioak eragindako gaixotasun bat da, hazkuntza garaian, hezurreko epifisia itxi aurretik. Egoera hau, epifisia itxi ondoren gertatzen baldin bada, akromegalia esaten zaio.
Erraldoitasuna, hazkunta esageratua da, besoetan eta hanketan batipat, eta, honi, gorputz osoko altuera hazkuntzak jarraitzen dio. Haurtzaroan agertzen denean, osifikazio normala amaitu aurretik, bere jatorria, hazkuntzaren hormonaren gainprodukzioan egoten da, aurrealdeko hipofisiak jariatutako hormona. Pubertaroan, osifikazio normalak jarraitzea eragozten duten akats hereditarioek, hazkuntzak jarraitzea eragiten dute, eta, honek ere, erraldoitasuna eragiten du. Hazkuntzaren hormonak, ugalketa aparatuaren jariapen ahalmena murrizten duenez, erraldoitasuna, funtzio sexualen ahulduraz jarraitua egoten da, eta, orduan, erraldoitasun eunukoideoa esaten zaio. Hala ere, arazo sexual hauek izan gabe ere gerta daiteke erraldoitasuna. Edozein erraldoitasun mota jasaten duten pertsona guztiek gihar ahulezia izaten dute.

