Errugbi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plakaketa saiakera.

Errugbia mundu guztian zabaldutako kirola da, baina batez ere lurralde anglosaxoniarretan: britaniar koloniak (Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika), Pazifikoko uharteak eta batez ere europar lurraldeak (Ingalaterra, Irlanda, Gales, Eskozia...) nabarmenduz. Kontaktuzko jokoa da, non oso beharrezkoak diren trebetasuna, indar fisikoa eta taktika.

Euskal Herrian, kirol hau batez ere Iparraldean da ezaguna eta jokatua; han ugari ditu zaleak eta jarraitzaileak. Hegoaldean, berriz, askoz ere zabalkunde murritzagoa du gizartean.

Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere arau askoz betetakoa da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa da kirol honetan eta prestakuntza fisikoa eta baita psikologikoa oso beharrezkoak. Norbere segurtasunerako onartuta daude babes batzuk erabiltzea batez ere burua eta ahoa babesteko, baina batez ere joko hau ez da arriskutsua jokalari guztiek elkarrekiko duten errespetuagatik.

Honetan datza errugbiaren funtsa eta oinarria, besteekiko eta arauekiko errespetuan. Epailearen erabakiak ez dira ia sekula eztabaidatzen eta partidua bukatu bezain laster aurkariak lagun bihurtzen dira. Hirugarren Zatia deiturikoa ere bada: Parte hartzaile guztiak etxeko taldearen elkartean batzen dira lagun giroan eta garagardo batzuk dituztela eskuan.

Ezaguna da errugbiaren munduan esaldi eder hau: "Futbola, basatiek jokatzen duten zaldunen jokoa da; Errugbia berriz, zaldunek jokatzen duten basatien jokoa".

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soule deritzon jokoaren partidan Behe Normandian, 1852. urtea.

Mende asko aurretik, kontinente guztietako kulturek pilotadun joko ugari zituzten eta denen helburua pilota zulo, egitura edo estruktura handi batetik pasaraztea zen, horretarako eskuak, oinak edo gorputazko beste edozein atal erabiliz. Joko hauen artean eman zen elkar eragina zehaztea oso lan konplexu eta zaila da. Joku hauen aintzineko aurrekariak honako hauek lirateke: Maien Kulturako pok-ta-pok (k.a. 500 urtea), txinatar cuju-a (k.a. 300-200), (tlachtli aztekarra, kemari japoniarra (k.o. 200-300), linao maputxea, episkyros grekoa eta harpastum erromatarra.

Europar Erdi Aroan, hainbat eskualdetan oso oldarkorrak ziren pilota jokoetan jokatzen zen: soule jokoa Frantziako mendebaldean, barette jokoa Frantziako hegoaldean, calcio jokoa Florentzian. Britainiar Uharteetan beste horrenbesteko jokoak zeuden: hurling-a Kornualles eta Irlandan, camping jokoa East Anglian, cnapan jokoa Gales-en eta ba game jokoa eskoziar Borders eskualdean. Joko hauek ez zuten inolako araudi garbi edo ezagunik eta ospatzen ziren heinean, egun batzuetako partida luze eta amaigabeak, arraroa izaten zen hildako edo zauritu larririk ez egotea.

Errugbi garaikide edo modernoa, futbol modernoaren antzera, erdi aroko britaniniar futbolaren ondorengoak dira, Inauterietako Futbola deitua edo (mob football - futbol jendetsua), askotan debekatua izan zen erabateko joko oldarkorra, arau oso aldakorrekin, erdi aroko Britainiar Uharteetan jokatzen zen jai eta herri giroan, eskuak nahiz oinak erabiltzen ziren, bai eta indar hutsa lehiakideak geldiarazteko.

Aldi berean, Inauterietako Futbolak, uharteetan jokatzen ziren beste jokoen eragina jaso zuen, pok-ta-pok jokotik (gomazko baloia hartu zuen), harpastum jokotik (baloia larruz biltzea).

Asmakuntza eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Webb Ellis-en omenezko harria: «Harri honek William Webb Ellis-en lan bikaina omentzen du, bere futbolarekiko araudien desobedientzia finarekin baloia bere besoetan hartu eta korrika hasi zelarik, honela errugbi jokoaren ezaugarri bereizgarria sortuaz. A.D. 1823.»

XIX. mendean zehar Ingalaterrako eskola pribatuetan football deitzen zenaren araudiaren berrikuntza eta berfinkatze bat eman zen, gutxi zehaztutako jokoa zen, ikasleek britainiar herri bakoitzeko arau ezberdinen arabera jokatzen zutelarik. Araudi berrikuntza prozesu honetatik gaur egun ezagutzen ditugun errugbia eta futbola sortuko ziren, bai eta tarteko beste zenbait kirol ere.

Errugbiaren "Aita" izan zen William Ellis-en irudia.
The Rugby School. Eskola honetan idatzi zen oinarrizko errugbi araudia.

Usadioak dioenari kasu eginez gero, Errugbia 1823an Rugby herriko Eskolan sortu zela esan daiteke. Teologia ikaslea zen, William Webb Ellis-ek, futbol partida batean arauei muzin eginez, pilota eskuekin hartu eta aurkarien ateraino joan zen korrika bizian, modu honetan eskuekin gol bat lortu zuelarik.

XIX. mendearen erdialdera, Britainia Handian tren-sarea handi bat hedatu berria zen, honen bidez uhartearen hiri eta herrien arteko hartu emana estutu egin zen eta ondorio zuzena eskola arteko errugbi partiden biderkatzea eta ugaritzea izan zen.

1840. urtean, araudi ezberdinen batasuna izateko beharra sortu zen, batasun hau emateko borondatearekin ingeles eskoletako ikasleek arauak idatziz jartzen hasi ziren. Hau egin zuen lehenengo eskola Rugby-ko Eskola izan zen. Eskola honetan jokatzen zen errugbiaren bertsioa oso fisikoa zen, zangotrabatzeak eta jokalari pilatzeak baimenduz (ingeleraz, «hacking» eta «maul»), baloia eskuetan zutelarik, hartu, elkarren artean pasatu eta lasterka egitea onartua zegoelarik. Azkenean, errugbiaren arauak 1845ko abuztuaren 28an ezarri ziren eta hiru ikasle izan ziren ezarri zituztenak: William Delafield Arnold, W. W. Shirley eta Frederick Hutchins.

Rugby Eskolako arauei, beste eskolakoek, beste arau batzuk kontrajarri zizkien, hauen bidez eskuen erabilera eta indar fisikoaren erabilera mugatuz. Eskolen artean, Eton (1847) eta Cambridge-ekoa (1848) arauak nabarmendu daitezke. Eskola hauek beren araudiek trebetasuna bultzatzen zutela zioten, Rugby-ko araudia berriz indarraren aldekoa zela.

Urteak pasa hala, Rugby Eskolako araudian jolasteko prest zeuden taldeak edo kirol elkarteak sortzen hasi ziren. 1843an munduko "football" kirol elkarte zaharrena sortu zen, Guy's Hospital Football Club, eskolako ikasle ohiekin. 1854an sortutako, Dublin University Football Club delakoa da, oraindik jokatzen jarraitzen duen «football»-eko kirol elkarte zaharrena da (edozein araudiren pean). 1857 edo 1858an sortutako Blackheath taldea, oraindik jokatzen segitzen duen unibertsitate kirol elkarte zaharrena da.

Rugby Kodea jatorrizko argitalpenaren azala: «Football-aren Arauak. Ondorengo arau hauek Seigarren biltzarrean onartuak izan ziren, 1845ko Abuztuak 28an, Rugby Eskolan jokatutako Football-aren Legeak. Rugby: Inprimatzailea, J.S. Crossley».

Azkenik, 1863ko urriaren 26an, eskola ezberdinen arteko ikasle ordezkarien biltzarra hasi zen London-en, Freemason's izeneko tabernan, football izenpean zeuden joko metodo ezberdinak elkartzen zituen araudi bat idazteko asmoz. Laugarren biltzarrean, egunkariek 1863ko Cambridge-eko araudiak argitaratu zituztela nabarmendu zen, azken hau Football Association-eko araudiaren zirriboarengandik bi oinarrizko puntuetan ezberdintzen zen: «baloiarekin korrika egin» eta hacking-a (aurkariaren hanka-hezurra ostikoz jotzea); eztabaida sortzen zuten arauak honako hauek ziren:

« IX. Jokalari batek baloia garbiki harrapatzen badu edo lehenengo potean, bere aurkarien ateraino korrika joan liteke; aldiz, harrapaketa garbia den kasuan, bere marka egin ezkero ezingo du korrikarik egin.

X. Edozein jokalarik baloiarekin bere aurkarien ateraino korrika egiten badu, talde aurkariko edozein jokalarik haren aurka joan, eutsi, ankatrabatu edo hanka hezurrean ostikoz jotzeko gaitasuna izango du (hack), bai eta baloia kendu, baino ezingo da jokalari bat eutsi eta ostikoz jo aldi berean.

 »

Bosgarren biltzarrean arau hauek kentzea erabaki zen. Blackheat kirol elkartekoa zen F.W. Campbell ustetan, hacking-a jokoaren ezinbesteko elementua zen eta hau kentzea zera izango litzateke bere hitzetan: «jokoaren kuraia eta ausardia guztia kenduko luke, frantziar multzo handi bat ekartzeko irrikaz egongo nintzateke, aste bateko entrenuaren ondoren, garaituak izango zinatezke».

Eskolen gehiengoak arau eztabaidagarri hauek kentzearen aldeko agertu ziren, oinarrizko 13 arau onartu ziren eta The Football Association delakoa sortu zen. Cambpell-ek Blackheat kaleratu zuen, kendutako arau horiek gabe jokoa eta beregan egon zitekeen interesa desagertu egingo zelakoan. Beste talde batzuk Blackheat-i jarraitu zioten eta aldi honetan, errugbia eta futbolak bide ezberdinak jarraitu zituzten, amankomuna zen enborretik banatuz.

1871ko urtarrilaren 26an Rugby Football-aren lehenengo Federakundea sortu zen Ingalaterran, Rugby Football Union delakoa, 22 taldeez osatua. Rugby-ko ikasle izan ziren hiru abokatuk idatzi zuten aurreneko araudia. 1871ko ekainean onartua izan zelarik. Urte hartako martxoaren 27an Ingalaterra eta Eskoziaren arteko lehendabiziko partida jokatu zen Edimburghen. 1877an 20tik 15ra murriztu zen talde bakoitzeko jokalarien kopurua. 1886an, Eskozia, Gales eta Irlandak International Rugby Board delakoa sortu zuten.

Britainia Handian errugbiak izan zuen zabalkundearekin, nazioarteko lehenengo kirol txapelketa antolatu zen, 1883ko Lau Nazioen Torneoa, lau herrialde britainiarren arteko norgehiagoka: Inglaterra, Escocia, Gales e Irlanda (azken hau, garai hartan Britainia Handiko zati). Handik gutxira, Frantzia, errugbiak garapen handia pairatu zuen herrialdea, txapelketara elkartu zen, Bost Nazioen Torneoa izenez birbataiatu zutelarik; orain dela gutxi, Italiaren sarrerarekin, Sei Nazioen Torneoa bilakatu zen, 1987an Munduko Errugbi Txapelketa sortu baino lehen, errugbi mailako munduko txapelketarik garrantzitsuena izan zena.

Errugbia munduan zehar zabaldu zen, bereziki britainiar komunitate garrantzitsuak zeuden lekuetan, indar handiz Hegoafrikan, Australian, Zeelanda Berrian, Hego Pazifikoko Uharteetan; Hego Amerikan: Argentina, eta indar gutxiagoz, Txilen eta Uruguain.

Ozeaniako herritarren artean ere errugbiak onarpen handia du, tribuen arteko guden ordezkoa izan zelarik. Munduko errugbi selekzio boteretsuenetako batek, Zelanda Berriko "All Blacks" (euskaraz, "Denak Beltzak") delakoa, jatorri maori nahiz britainiarreko jokalariez osatuta dago, «haka» dantza maoria bereganatu zuen, partida aurretiko ohitura moduan.

Errugbiaren Historia Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Errugbiaren Historia Euskal Herrian, Euskadiko errugbi selekzioa, eta Basque Korsarioak
Ikurrina bat eta Biarritz Olympique-Pays Basque-n ikurra. Talde euskaldunak, 2005-2006ko Frantziako Txapelketa lortu izanaren ospakizunak.
Biarritz Olympique - Pays Basque errugbi taldearen garaipenaren ospakizunak Biarritzeko kaleetan. 2006. urtea.

Euskal Herrian, Errugbi modernoa lehenengoz XIX. mendearen amaieran agertu zen Ipar Euskal Herrian. 1897. urte aldera, Baionako Lizeoko Errugbi Taldeko jokalari izan nahi zuen 20 urtetako gazte Landatar baten albiste badugu. Errugbiko jokalari hauek Baionako Harresien inguruan zuten errugbi zelaia, eta gara hartan, beste Baiona eta Biarritzeko errugbi taldeen aurka lehiatzen ziren. 1898. urtean, Biarritz-Sporting-Club et de l'«Amicale des anciens de Jules-Ferry » taldea sortu zen. 1902. urtean « Biarritz Stade » zelaian jokatzen zutelarik, 1913ko apirilaren 26an Biarritz-Sporting-Club taldearekin batu eta Biarritz Olympique behin-behineko izena hartu zuten.

Inolako zalantza edo ezbairik gabe, ohitura handiagoa dago Ipar Euskal Herrian kirol honetan Hegoalden baino. Izan ere, Frantzia eta Europa mailan emaitza onak lortu ditu azken urteotan Biarritz Olympiqueko taldeak. Baionako Aviron ere aritzen da Frantziako lehen mailan. Beste zenbait errugbi talde: U.S. Nafarroa (Donibane Garazi/Baigorri), Sport Athlétique Mauléonais (Maule), Saint-Jean-de-Luz Olympique Rugby (Donibane Lohizune)...

Beti ere maila apalagoan, Hego Euskal Herrian ere badaude zenbait errugbi talde esanguratsuak: Getxo R.T. (Getxo), Bera Bera Rugby Taldea (Donostia), Ordizia Rugby Elkartea (Ordizia), Hernani Rugby Elkartea (Hernani), Gernika Rugby Taldea (Gernika), Torpedo gorria (Mungia), Kakarraldo (Plentzia) ...

Hona hemen Euskal Herriko zenbait errugbi taldeen webguneak:

Euskal Rugby Federankuntza:

Ipar Euskal Herriko errugbi taldeak:

Beste zenbait errugbi talde:

Hego Euskal Herriko Taldeak:

Beste zenbait errugbi talde:


Errugbi zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko zelaia eta jokalarien kokapena
Joko zelaia

Errugbiko zelai bat laukizuzena da, eta ezin ditu 100 metro luze eta 70 metro zabalera baino gehiago izan. Alboko marrek ("touch-ren marrak") ez dute zelaia bera osatzen. Laukizuzenaren alde txikienen jarraian entseiua lortzen den gunea dago, "in-goal" bezala ezagutzen da, 10 eta 22 metro arteko luzeerarekin. Joko zelaia eta entseiu gunea hauen artean jarraieko marra bat dago, "goal marra" deitzen dena (marka edo golarena), azken hauen zati da eta bere erdian golaren zutoinak daude. Zutoin bertikal hauek 5,6 metroko distantziaz daude banatuak heuren artean eta 3 metroko langa horizontal batez elkartuak. Hortaz ateek H itxura dute. Zutoin hauen garaiera bertakoen gustoen arabera dago, halere ezin dute inolaz ere 3,4 metroko garaiera igaro. Joko zelaia eta gol guneari multzo osoari "joko eremua" deritzaie. Joko eremua, bertan sartuta ez dauden marrak (touch marrak, alboko eta amaierako lerroek in-goal gunearekin mugatzen dute, touch in-goal eta pilota hilaren guneak bezala izendatzen dira), eta aurreko multzoaren 5 metro zabalerako eremu perimetralari "joko zelatia" deritzaio.

Zelaia erdian, gol marrekin paraleloan, "joko zelaiaren erdiko marra" deritzon jarraieko marra bat kokatzen da. Honen erdian, marra perpendikular batek joko zelaiaren erdia irudikatzen du. Erdiko lerrotik alboetara 10 metroko distantzian marra jarraigabe paralelo bat dago, hau irteeren erreferentzi moduan erabiltzen da, baloiak marra hau igaro behar baitu jokaldia gola bilakatzeko. Alde bakoitzetik beste jarraieko marra bat agertzen da, biak alboetako marrak, gol marraren pararleloak dira eta honetatik 22 metroko distantziara zelaiaren erdialderuntz. Lerro honek eta golaren marrak (hau kanpoan utziz) mugatzen duten eremua "22arena" deitzen zaio. Alboetako bi marren artean, golaren lerrotik 5 metrora eta honetatik paraleloan marra ez-jarraiak daude. Amaitzeko, aurrekoen artean lerro ez-jarraiak daude, alboko marrekin paraleloan, hauetatik 5 eta 15 metrora. Marra hauek jokalari aurreratuena eta atzeratuenaren kokapenak adierazten ditu alboetako sakeetan.




Errugbi 15eko jokalarien kokapena joko zelaian
1 Ezker Pillierra 2 Talonatzailea 3 Eskuin Pillierra
4 Bigarren Lerroa 5 Bigarren Lerroa
6 Hirugarren Lerroa 8 Hirugarren Erdi Lerroa 7 Hirugarren Lerroa
 
9 Erdi Melea
10 Erdi Joko Irikitzailea
12 Lehen Erdia
13 Bigarren Erdia
11 Ezker Hegala 14 Eskuin Hegala
15 Atzelaria

Jokoaren arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Errugbi Jokoaren Arauak" International Rugby Board erakundeak arautzen ditu. Bere araudi nagusia jokoa arautzen dute 22 arauak dira: joko-zelaia, jokalari kopurua, janzkera, denbora, epaileak, jokatzeko era, markatzeko era, joko zikina, offside (jokoz kanpo) eta on side (jokoan), pase forward (aurreranzko pasea edo "avant"-a), irteerak, pilota lurrera tackle-rik ("plakaia") gabe, tackle ("plakaia"): baloidunaren lurrera botatzea, ruck, maul, mark, touch eta line-out-a, scrum ("uztartzea" edo "melé"-a), zigorrak y free kicks ("jaurtiketa libreak") eta tries-ak ("entseiuak").

Errugbi Jokoaren Arauak Hitzaurre batez osatuta dago. Hitzaurre hau honetan datza: Arauetan erabiltzen diren terminuen definizioen zerrenda bat da, 19 urtez beherakoen jokoan dauden aldakuntzen atala, epaileen seinaleak, eta jokalarien janzkerari buruzko 12. Erregulaketaren azalpen bat. International Rugby Board-en argitalpen ofiziala Jokoaren Araudiaren osagarri den «Joko Agiri» batekin batera dator. Agiri honek "Errugbiaren oinarrizko funtsak gordetzen ditu".

2008an International Rugby Board-ek araudiari zenbait berrikuntza substantzial egin zizkion, ingelesez ELV hizkiekin ezagutzen dira ("Experimental Law Variations", euskaraz: "Lege Esperimentalaren Bariazioak" edo LEB), 2008ko abuztuaren 1etik aurrera praktikan jarriko direlarik.

Terminologia Ezberdintasunak
Jatorrizko ingeleraz Euskaraz
Tackle Plakaketa
Scrum Uztartzea
Try Entsegua
Penalty try Zigor entsegua
Conversion goal Entsegu bihurketa / Transformaketa
Penalty goal Zigor kolpezko transformaketa
Dropped goal Bote-lasterreko ostikoa / Dropa
Ruck Uztartzea (Bapateko uztartzea)
Maul Maula
Mark Marka
Penalty Zigor ostikoa
Free kick Ostiko librea
Cavalry Charge Zalduneriaren karga
Off-side Jokoz kanpo
On-side Jokoan
Knock-on Aurreratua
Charge down Karga
Throw forward Aurreranzko pasea / Avanta
KickOff Erdiko sakea
Restart kick Hasierako sakea
Touch Albokoa
Line out Alboko sakea
In-goal Entsegu gunea
Touch line Alboko marra
Goal line Entsegu marra
Ball Baloia
Referee Epailea
Touch judge Alboko epailea
Foul play Joko zikina
Scrum half Erdi uztartzea
Hooker Jaurtitzailea
Prop Zutabea
Lock Bigarren lerroa
Flanker Hirugarren hegala
Nº8 8. zenbakia
Euskal Herrian erabiltzen den Errugbi terminologia

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errugbi Aldatu lotura Wikidatan