Esprinter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Esprinterrak txirrindularitza lasterketako etapa lauetan, garaipenaren borrokan sartzen diren txirrindulariak dira. Normalki taldeko gizon azkarrenak dira eta potentzia handia dute hanketan. Esprinter batek, beste txirrindulariek baino gorputz landuagoa du, gorputzaren goiko trena eta hankak izugarri garatuak ditu, bizikletan hanketan duen indar guztia aprobetxatzeko.

Esprinterren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esprinter batek lautadetan ondo doan txirrindularia da, eta gainera, izugarrizko abiadura punta du etapen azken metrotan. Esprinterrek izugarri garatuta dituzte hankak, horregatik dute hain potentzia handia. Igotzaileek adibidez, hanka argalak dituzte.

Esprinterren bizikletek perfil handiko gurpilak dituzte abiadura handiagoa lortzeko eta mantentzeko.

Esprint baten irudia.

Esprint baten prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esprint bat helmugarako 10 km faltatzen direnean hasten da prestatzen. Ihes egin duten txirrindulariak harrapatuta badaude, talde guztia jartzen da tropelaren buruan, eta erreleboak egiten dituzte abiadura handia mantentzeko. 2 km faltatzen direnean, trenoa prestatzen hasten dira eta txirrindulari bat jartzen da tiratzen toperaino. Lehertzen denean, beste batek egiten du gauza bera, eta horrela 400 m geratzen diren arte. Orduan, esprinterraren botatzaile edo jaurtitzaileak esprint bat egiten du 200 metro edo 150 metro arte. Momentu horretan, plato handienak erabiliz, esprinterrak esfortzu finala egiten du.

Beste prestaketa egin beharra dago txirrindulariak taldekiderik ez badu; ez baduzu talderik esprinta prestatzeko, beste txirrindularien gurpilean jartzen zara eta momentu hoberena itxaroten duzu esprint finala botatzeko eta zure aurkariak gainditzeko.