Estimulu (fisiologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Animaliek erregulazioko eta kontroleko bi sistema dituzte: nerbio-sistema eta endokrinoa. Nerbio-sistema nerbio-ehunak osatzen du eta, batik bat,erantzun azkarra behar duten inguruarekiko harremanaz arduratzen da,adibidez, lokomozioaz. Sistema endokrinoak gorputz-jarduerak hormonen bidez kontrolatu eta erantzun motelagoak sortzen ditu, baina gehienetan iraunkorragoak. Bi sistema horietan, erregulazio-sistema berbera da: hasierako estimulu batek erantzuna eragiten du. Hartutiko informazioak organismoaren erantzuna eragiten du, eta estimulu esaten zaio. Kanpoko eta barruko estimuluak errezeptoreek hartzen dituzte.

Errezeptoreak

Estimuluak zergati anitzan ondoriozkoak dira: presioa, beroa edo hotza,argia eta abar. Errezeptore bakoitza estimulu jakinaren eraginpean dago, eta gainerako estimuluek ez dute bertan eraginik sortzen.

Kokalekuaren arabera, kanpoko errezeptoreak eta barruko errezeptoreak aipa daitezke.Errezeptoreak nerbio-bukaera askeak edo kapsula batekin inguraturiko zelula sensitiboak izan daitezke, eta korpuskulu sensitiboak osatzen dituzte. Batzuetan, errezeptoreek egitura konplexu oso espezializatuak osatzen dituzte, sentimen-organoak. Sentimen bata ala bestea edukitzea eta garatzea, izan ere, animalia talde bakoitzaren bizimodurako egokitzea da.

Sentimen-organoak

-Ukimen-organoak:Batzuek ukimen-sentzazioak hartu eta kontaktuz edo presioz estimulatzen dira; beste zenbaitek mina eta beste batzuek beroa edo hotza nabaritzen dituzte. Errezeptore horiek askeak edo kapsula barrukoak izan daitezke.

-Oreka-organoak: Azkartzeak, errotazioak eta norabide-aldaketak nabaritzen dituzte. Ornogaberik gehienek estatozisto izeneko eraketak dituzte, eta horiek aldagarriak dira taldearen arabera, oinarrizko egitura antzekoak izan arren. Ornodunetan, oreka-organoak belarrian daude, eta aldaketa txikiak dituzte.

- Entzumen-organoak: Soinuak hartzen dituzte.Insektuek kordotonal izeneko organoak dituzte, eta horien artean espezializazio bat dago: Johnstonen organoak, antenetan. Ornodunetan, batzuk ultrasoinuak hartzen dituzte, eta, horrela, orientatu egiten dira leku ilunetan edo gauez; euren soinuen ohiartzunak jasotzen dituzte radar antzekoak dira; adibidez, sagusarren kasuan.Ornodunen belarria bera funtzio bikoitzeko egiruraren barrukoa da; izan ere, entzumenerako erta orekarako organoa da.

- Usaimen-organoak: Gas egoeran dauden substantzia kantitate oso txikiak nabaritzen dituzte, baina urruneko iturretatik iritsitako tanta edo partikula oso txikiak ere, eta usain deritzen sentzazioak sortzen dituzte. Ornogabeek hainbat eratako usaimen-egiturak dituzte, eta horiek, gehienbat, leku jakinetan pilatzen dira; adibidez, antenetan edo tentakuluetan nahiz mantuko ertzetan. Ornodunek ere hainbat eratakoak dituzte, eta horiek, arrainen kasuan izan ezik, ahoarekin daude komunikaturik.

- Dastamen-organoak: Sentimen-zelulekin kontaktuak sortzen diren substantzia likidoen edo solidoen bidez estimulatzen dira. Ornogabeetan eta ornodunetan, ahotik hurbil edo horren barruan egoten dira, baina zenbait kasutan beste leku batzuetan ere egon daitezke; esate baterako, hanketan edo larruazalean.

- Ikusmen-organoak: Argi-erradiazioek estimulatzen dituzte.Ikusmen-espektroa ez da berdin-berdina animali guztitan; izan ere, euren ikusmen-organoek erradiazio-lerrun desberdina nabaritzen dute. Ikusmen-organoen forma eta komplexutasun maila asko daude, eta horiek ez dute kokaleku bera animalietan.