Euritako
Wikipedia(e)tik
Euritakoa edo aterkia euritik babesteko erabiltzen den tresna eramangarria da. Eusteko masta bat duen oihalezko edo plastikozko estalkia da. Oihala mastari lotzen zaio erradialki banaturik dauden artikulatutako hagatxo batzuen bitartez. Modu horretan, euritakoa itxi eta ireki daiteke, eramateko erosoagoa izan dadin.