Ezkertien Nazioarteko Eguna
Ezkertien Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Honen izena darama | ezkerra |
Indarraldi | 1975eko azaroaren 20a - |
Egun | Abuztuaren 13 |
Argumentu nagusia | ezkerra |
Webgune | lefthandersday.com |
Hashtag | #JourneeMondialeDesGauchers |
Ezkertiek edo ezkerrek (Lefthanders International) sustatutako nazioarteko eguna da Ezkertien edo Ezkerren Nazioarteko Eguna, eta 1976. urteaz geroztik egiten da, urte bakoitzeko abuztuaren 13an. Egun horren helburua da ezkertiek nagusiki eskuina den gizartean aurkitzen dituzten zailtasunak ezagutaraztea eta murrizten laguntzea, hala nola, eskuinentzat pentsatutako tresnak erabili behar izatea, baita diskriminazio-egoerak eta jazarpena ere.