Eztabaida:2005eko Frantziako istiluak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"Matxinada" baino ez legoke hobeto "kale istilu" deitzea? -Zariquiegui 16:28, 27 Urria 2010 (UTC)

Hobeto ez dakit den. Beste aukera bat da. Bata zein bestea aukeratuta, gertatu zenari buruzko interpretazio jakin batera jotzen da. Nik neuk (iritzi pertsonala dela nabarmendu nahi dut) nahiago dut matxinada jartzea, kale istilu izendapena politika ofizialetik baitator, istiluen sakoneko arrazoiak ezkutatuz. Matxinada jartzen bada, batzuek pentsatuko lukete istiluak justifikaturik daudela, matxinada hitzak duen erabilera historikoa dela eta. Istiluen izaera ikusita, askotan guztiaren aurka joaz, badirudi ez daudela justifikatuta, baina nire ustez hori ez da zuzena, guztiaren aurka jo daiteke eta horretarako justifikazio bat izatea. Legitimazioak, dena den, beti dira subjektiboak. Orotariko hiztegian, matxinada "tumulto" moduan ere itzultzen du. Dena den, sarreratxoko lehenengo esaldian espreski esaten da kale borroka eta istiluak biltzen dituela. Eztabaida irekita uzten dut nire aldetik eta jarraituko dut artikulua osatzen. Beti izango da aldatzerik. ---Joxemai; (erantzunak) 16:43, 27 Urria 2010 (UTC)