Eztabaida:Altsasu auzia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Egunon. jarri diot nabaria denez egin zutenagatik baino arrazoi politikoengatik jaso dutelako kartzela zigor gogorra. Hala eta guztiz ez nago hain ziur horrela kategorizatzearekin. Zuek zer uste duzue? -Oraina (eztabaida) 10:17, 14 ekaina 2018 (UTC)

Egun on Oraina, bat nator zure gogoetarekin,azken batean sistema judizialaren politizazioak (ez bakarrik Euskal Herriko iturriek adierazita, baizik eta Transparency Internationalek berak baieztatzen duena) eragin du ustezko delitu hori esanahi politikoz jantzita agertzea.
PPk "gorroto" delitua ezarri zuen Espainian, zaku handi bat, normalean eta horrelakorik duten herrialdeetan, bakarrik gutxiengotzat jotako taldeen kontrako adierazpideei lotuta dagoena, eta ez estatuaren kidego baten kontrako sentimenduen adierazpenei. Beraz, delitu arruntak politiko bihurtzen ditu sistema judizialaren politizazioak. Kasu honetan, ni preso politikotzat jotzearen aldekoa naiz, gaiaren inguruan Euskal Herrian epaiketaren prozeduraren politizazioari buruz dagoen adostasun zabalean oinarrituta. -Iñaki LL (eztabaida) 08:40, 17 ekaina 2018 (UTC)