Eztabaida:Astigarragako Benta

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Perurena ez da berez auzoaren izena, Astigarraga, Oiartzun eta Errenteria arteko bidegurutzean dagoen jatetxearen izena baino (eta "Perurena" hau auzoko Perurenatarren abizenetik dator, tabernaren jabeak zirelako garai batean -eta ez da aspaldiko kontua-). Bidegurutze horren inguruko etxe multzoari Benta deitzen dio bertako jendeak, Astigarragako Benta, urrutixeago joanez gero. Ez dago artikuluak adierazten duen lurralde eremu horrentzako izen jakinik. Liztorreta aldera igoz gero, Frantsilla da hurrengo etxe multzoa edo auzoa, eta handik gora sakabanatutako baserriak baino ez dira. Bertako auzo elkarteari Zamalbide-Bentako Auzo Elkartea deritzo, bi auzo nagusien izenak jasoaz. Nik Perurena artikulua kendu edo izena aldatu egingo nioke, Astigarragako Benta jarriaz, baina ez dakit egiten; horregatik erantsi dut eztabaidarako orri hau. Ez dut egia esan Wikipedia editore moduan aritzeko ezagutzen.