Eztabaida:Behigorri

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Baigorri ez al dago erlazionatuta ibai gorrirekin? Ikus Arkotxaren hitzaldia (4. orrialdea). Nik behintzat, horrekin ere erlazionatuta egon daitekeela gehituko nuke. --Unai (esan) 08:08, 27 Abuztua 2008 (UTC)

Arrazoia duzu, ea erantsitako oharra ondo iruditzen zaizun. Halakoak gertatzen dira mitologiako eta lehenengo erlijioetako pertsonai askoren inguruan informazio gutxi dagoelako. Halako erromatar garaietako aldare zahar batean behi baten burua azalduz gero, argituko zitzaigun kontua! Hala ere aipagarria da, esate baterako, Biarnoko banderako bi behiak. Behiei lotutako sinbologia hau oso zabalduta egon da beste aldean, eta zerbait oso zaharraren adierazle dira agian. Ondo segi

Hobeto ikusten dut orain, bai. Artikulua oso ondo dago. Ondo segi zu ere. --Unai (esan) 09:03, 27 Abuztua 2008 (UTC)