Eztabaida:Euskal Herria Bildu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

2016ko hauteskundeen osteko lantaldeari buruz: Legebiltzarkide bakoitza zein alderditakoa den bilatu dut inteneten, eta nahiz eta guztien afiliazio politikoari buruzko informaziorik ez aurkitu, oker ez banago honelako taldea dute gaur egun Legebiltzarrean:

  • Independienteak, 8: Miren Larrion, Mikel Otero (Fracking ez), Eva Lopez de Arroyabe (EHNE), Jasone Agirre (EITB), Maddalen Iriarte (EITB), Larraitz Ugarte (Mugimendu feminista), Nerea Kortajarena eta Oihana Etxebarrieta (Mugimendu feminista).
  • Sotu, 4: Iker Casanova, Jone Goirizelaia, Julen Arzuaga eta Unai Urruzuno
  • Eusko Alkartasuna, 4: Eva Blanco, Leire Pinedo, Pello Urizar eta Maider Otamendi
  • Aralar, 1: Rebeka Ubera
  • Alternatiba, 1: Josu Estarrona

Agian ondo legoke datu hauekin taula bat edo antzeko zeozer jartzea artikuluan. Bide batez, 4 alderdietako bakoitzak Legebiltzarrean duen ordezkaritza ere aldatuko dut alderdi bakoitzaren artikuluan.

Kronologia: Loturak[aldatu iturburu kodea]

Kronologian Eusko Alkartasuna ziaten ari den krisiari buruz lerro bat gehitu dut (sektoreen arteko borroka hein batean EHBn nola egotearen ingurukoa baita); eta bi lotura jarri ditut. Hala ere, loturak erdaraz daude. Saiatu naiz sektore bakoitzaren bertsio bana azaltzen, baina erdaraz aurkitu dut, ez euskaraz.

Agian ez da entziklopedia honen izpiritukoa. Zalantza hori dut.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 19:25, 21 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]

Gobernuetan parte hartzea[aldatu iturburu kodea]

Atal hau gehitu dut, izan ere, uste dut Euskal Herriko bigarren indar politikoa Gobernu-alternatiba badela,e ta gainera koalizioaren helburua hori (ere ba)dela.

Hala ere, zalantza bat dut, jarri dut "2015an Nafarroako Gobernuko kide txiki" izan zela. a) Hala izan zen? Bilkideak izan ziren, edo "independenteak izan ziren"? Independentean baziren EHB "ordezkatzen zutela" esan genezake? b) "kide txiki" ondo esana dago euskaraz? --Draza Mihailovitx (eztabaida) 19:27, 21 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]

Hobetu beharra[aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau pixka bat meharra da halako itzala duen partidu-koalizio batentzat. Nik uste gauza asko falta direla.

Adibidez: -Hautagaiak -Antolakuntza: Zein alderdik osatzen duen, zein den honen zuzendaritza, kide "Independenteak" badauden ala ez, baiezkoan noiz onartu zen... -Ideologia: Zein ideologia du? Sentsibilitate asko izatekotan, zeintzuk dira ideologia horiek, eta zein da "gutxieneko amankomuna"? -Aliantzak: Norekin aliatu izan da Bildu Gobernuak osatzeko? Norekin aliatu nahi izan du? -Euskal Estatutu berriaren elaborazioa.

Badakit gaizki dagoela esan eta ez egitea, baina orain ez dut hainbeste denborarik hau egiteko. Beste alde batetik, sute dut koalizioa zuzenean jarraitzen duen norbait (militante bat edo kazetari bat) egokiagoa litzatekeela.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 22:04, 21 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]