Eztabaida:Heptamerona

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zati batzuk errespetu osoz ez dirudite oso neutralak[aldatu iturburu kodea]

Ez dut esaten propio egin duzuenik, ezta gutxiagorik ere, baina Heptameron-a itzultzea zeinen zaila den eta ze meritua duten itzultzaileek eta beste jarri duzuen bezala jartzea...uf, egia izanik ere, horrela jartzea, esaldi horiek jarri dituztenekiko errespetu eta kariño osoz, ez zait oso zuzena iruditzen.

Autobomboa dirudi, errespetu osoz. Eta berriz diot oharkabean izango zela iruditzen zaidala baina ez da polita geratzen.

Artikuluaren erdia berau euskarara itzultzeak suposatu zuen erronkari buruz izatea ez zait oso profesionala iruditzen, errespetu eta kariño osoz. Hobe izango zen Heptameron-a bera aztertzea. Ez duzue uste?

Ni ez naiz Heptameron-ean aditua, eta orain ez dut saltsa horietan sartzeko astirik edo konzentraziorik, epe ertainera prest nago zertxobait egiteko, baina orain ez.

Bestalde, harritzen nau nola zenbait wikilari prestu maitek, "autopromozio" txantiloiak jartzea gustuko dutenek, hemen ez duten horrelakorik jarri, hemen zinez baitute horretarako motiboa.

Besarkada bero bat eta ondo segi!

Ibon U.


83.213.25.254 20:15, 20 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]

Oharrari egokia deritzot. Ohartu naiz erranaldi batzuk prentsa artikuluetatik hitzez hitz hartuak zeudela, segur aski hori zen neutraltasun faltaren arrazoia. "Euskarazko bertsioa" ataleko erranaldi batzuk birformulatu eta beste batzuk moztu ditut, beraz. Egokiagoa izango delako ustean horrelaxe utziko dut (hau wikipedia denez zuzenketak eta osaketak ongietorriak dira, jakina). -Kilkerra (eztabaida) 00:22, 21 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]