Eztabaida:Hilabete

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nik uste dut artikulu honetako definizioa nahasi xamarra dela. Nik ulertuta daukadanaren arabera, hil eta hilabete ez dira gauza bera, denbora tartea berdina izan arren:

  • Hilak 12 dira: urtarrila, otsaila, martxoa... (1etik hasi eta 28, 29, 30 edo 31ra)
  • Hilabeteak denbora tarte hori adierazten duten edozein tarte dira: adibidez, Apirilaren 15etik maiatzaren 15era, edo uztailaren 9tik abuztuaren 9ra.

Hau kontuan izanez, definizioa aldatu beharko litzateke, eta agian denbora tarteen txantiloian hil kontzeptua ere gehitu. Zer irizten duzue honen inguruan? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:35, 3 Uztaila 2006 (UTC)

Denbora tarteen txantiloian ez dakit zergatik gehitu beharko litzatekeen hil kontzeptua, izatez hila ez baita denbor-hedadura bat. Badirudi Iparraldean, Hegoaldean hil erabiltzen den hainbat testuingurutan hilabete erabiltzeko joera dagoela (hiztegian irakurri dudanez) eta, zuk esan bezala, definizioa aldatu (argitu) beharko litzateke baina ez dakit ba ote duen lekurik denbora unitateen txantiloian.—Barrie (erantzunak hemen) 13:59, 3 Uztaila 2006 (UTC)
Arrazoi duzu bai, txantiloian ez dago zertan gehitu. Baina definizioa egokitu beharko litzateke. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:03, 3 Uztaila 2006 (UTC)

Aldatu dut azalpena baina ez dakit argitu dudan. Gainera, gaztelaniazko es:mes artikulua hilabete artikulura lotuta dago eta ez dakit gaztelaniaz desberdindu daitekeen. Artikulu bakar batean dute informazio guztia. Esan daiteke bakarrik geratu garela hil artikulurako.—Barrie (erantzunak hemen) 14:18, 3 Uztaila 2006 (UTC)

Bai, baina hori gertatzea normala da. Horrelakoetan interwikien arteko nahaste pixka bat sortzen da, baina hizkuntzen arteko ezberdintasunak horrelakoak dira, eta guk gurearekin erabilpen egokia egin beharko... Zure azalpena egokia iruditzen zait, lehengoaren aldean hobeto dago; adibide batekin osatu dut. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:24, 3 Uztaila 2006 (UTC)