Eztabaida:Irlandako gaelera

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zergatik ezabatu da aurreko "Gaeliko" izenburuko artikulua?

Aurreko mezuari erantzunez: Nire iritziz (ez naiz hizkuntzalaria, ezta zientzilaria ere, baina bidaien bidez bai Irlandaren historia eta hizkuntzen ezagutzaile eta interesatua) artikulu honen izenburua Irlandera beharko luke. Gaelera berez XIX. mendean ingeles hiztunek jatorrizko Gaeilge (irlandera), Gàidhlig (Eskoziako gaelera), Yn Ghaelg edota Yn Ghailck (Manxera) hitzen gaizki ahoskatutako Gaelic sasi itzulpen bat besterik ez da. Gainera garai hartan gaelic (gaelera, gaeldar, gaeliko) hitzaz ingelesez Eskozia, Irlanda nahiz Manx Uharteko gaelera edo goidelikoari deitzen zitzaion. Hots, Euskal Herrian euskarari gaztelaniaz sasi itzulpen bat eginda XIX. mendean euscaro edo euskaro deitzen zitzaion gisa. Jada museo edo folklore historiako izendapena zaharkituak dira, ez ziren hizkuntzari bakarrik mugatu, baita anglosaxoi ikuspuntutuik ingeles usai ez zuen edozer gauz exotiko eta ulerkaitzari: gaelic games (gaeldar jokoak), gaelic football (futbol gaeliko). gaelic culture (gaeldar kultura)...
Bestalde, irlandera eta ez gaelera erabiltzeko arrazoi nagusia nire ustez hau litzateke: XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera Irlandako Errepublikan nahiz orain dela urte gutxitik Ipar Irlandan hizkuntza hau ofizialki irlandera deitua da, gaelera hitzak orain arte kutxu folklorikoa edota batzuen iritziz mespretxuzkoa izan baitu (adibide gisa, euskararen vascuence edo vascongado litzateke). Laburbiltzeko, irlanderaren mintzalariak euren hizkuntzan gaeilge eta ingelesez irish edo irish language erabili ohi dute, euskaldunok euskaraz euskara, gaztelaniaz vasco eta frantsesez basque erabiltzen dugun gisan.
Hortaz artikulu honi nahiz bere kategoriari gaelera deitzea ez diot zentzurik hartzen, bai ordea irlandera. :--Euskalduna - 13:50, 2011ko urtarrilaren 7a (UTC)


Kaixo, Irlandako gaeleraren Historiaren barruan zegoen Aro Modernoa azpi izenburua eta bere edukia irakurtzen egon naiz eta nire harridurarako konturatu naiz ez dioela deus hizkuntzari buruz, oso osorik Irlandako historia politikoari buruz jarduten baitu eta ez du inolako zerikusirik gaiarekin. Irlandako historian berriz Aro Modernoaren puntu hori askoz jorratuagoa dago. Umiltasun osoz, nire ustez egokiena ezabatzea zela pentsatu dut. Besarkada bero bat! --85.86.193.32 23:05, 25 abendua 2013 (UTC)