Eztabaida:Junts pel Sí

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kataluniako Parlamentuan duen ordezkaritza kopurua alderdi guztiek duten ordezkarien batura dela suposatzen dut, baina nik euskal wikipediako datuak begiratu ditut (ERC eta MESen kasuan, katalanezko wikipedia) eta baturak ez du 63 ematen, 61 baizik, gure datuak oker?

Edonola ere, ez dakit erabat zuzena ote den zerrendan dauden alderdiek une honetan dituzten parlamentarien batura JSren ordezkaritza kontsideratzea, azken finean oraindik ez baitira izen horrekin aurkeztu hauteskundeetara... Hasieran 0/135 jarri nuen, baina baliteke honek ere nahasmena sortzea, beraz hauteskundeak arte parlamentari kopurua taulatik kentzea proposatzen dut. Zer deritzozue?--Gandaldf Grisa (eztabaida) 2015eko uztailaren 21a 20:35 (UTC+1)