Eztabaida:Malerrekako hizkera

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Iruditzen zait artikulu hau idatzi duenak ez dakiela bereizten /ʎ/ fonema (adibidez, gipuzkeraz «hila» hitza ahoskatzen denean, «illa») eta /ʝ̞/ fonema (adibidez, gipuzkeraz «ia» ahoskatzen denean, «iya»). Fonema horien xehetasunak eta bereizkuntza ikus daitezke Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan. «"J" hizkia "ll"" bezala ahoskatzen da. Joan duk > Llon dok» eta gisakoak ez dira zuzenak, nire ustez. NAF erabili gabe, irakurle orok uler dezan, «"J" hizkia "y"" bezala ahoskatzen da. Joan duk > Yon dok» idatzi behar dela uste dut, Euskaltzaindiak Euskara Batuaren ahoskera zaindua arauan egiten duen bezala --Gotzon Egia 2013-06-17, 09:03