Eztabaida:Margarita Nafarroakoa (Margot)
Nafarroako erregina izanda, logikoagoa ikusiko nuke Margarita Nafarroakoa deitzea, eta ez Angulemakoa; izan ere, deitura horrekin deitzen zaio frantsesez (Marguerite de Navarre), baita gaztelaniaz ere, nahiz EsWPn Margarita de Angulema deitzen dioten (arrazoi politikoengatik ote?). Ingelesez ere "de Navarre" deitzen diote. Bestalde, euWPn, Margarita Nafarroakoa XII. mendeko infanta bati deitzen zaio: tituluen garrantziari begiratuz, ez zait iruditzen oso defendagarria. Zer iruditzen zaizue? --Koldo Biguri (eztabaida) 08:54, 23 urtarrila 2019 (UTC)