Eztabaida:Simiiformes

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Simio» orritik birbideratua)
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Ingelesezko Wikipediako “simian” sarrera “simio” itzuli da euskarazkoan, gaizki itzuli ere, “faux ami” bat baita. Izan ere, “simian” (ingelesez) eta “simio” (gaztelaniaz) ez dira ez eta hurrik eman ere gauza bera. Ingelesez “Simians” deitzen direnak (Simiiformes, latinez eta gaztelaniaz; Simiiformeak, euskaraz) 302 espezie dira eta infraordena bat osatzen dute, Primates ordenaren barruan. Gaztelaniaz “Simios” deitzen direnak (Hominoidea, latinez; Apes, ingelesez; Gizaideak, euskaraz) 25 espezie dira, gizakia horien artean, eta superfamilia bat osatzen dute Simiiformes infraordenaren barruan. “Simio” guztiak “simian” dira, baina “simian” guztiak ez dira “simio”. Hemen infraordenaz ari gara, ez superfamiliaz. Horregatik, sarrera honen izenburua aldatu beharko litzateke, “simio”-tik “simiiforme”-ra. Laburbildurik: Tximinoak (277 espezie, talde polifiletikoa) + Gizaideak (25 espezie, talde monofiletikoa) = Simiiformeak (302 espezie, talde monofiletikoa)-Vasconicus (eztabaida) 07:27, 3 ekaina 2017 (UTC)

Ados naiz Vasconicus, aldatu beharko litzateke eta Simiiformes jarri, baina ez zuk aipatutako arrazoiengatik, erratuta baitzaude gizaideren kontu horrekin (ikus: Eztabaida:Hominoidea eta tximino artikuluak). -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:38, 3 ekaina 2017 (UTC)