Lankide eztabaida:Theklan
Ongietorriak Theklanen eztabaida orrialdera. Hemen dituzun kezka, kexa eta galdera guztiak egin ahal dituzu. Beheko karratuan aurreko gaiak ere ikusi ahal dituzu, denboran sailkatuak.
Aurreko eztabaida orriak:
I (hasieratik 2006ko uztailerarte) | II (2006ko uztailatik iralerarte) | III (2006 X-XI)|IV (2006-XII)
|
||||||
|
||||||||||
Eduki-taula |
[aldatu] Durangorako materiala
Iepe! Badaezpada, zerrendatxo bat egiten ari naiz hemen, norbaitek ez badaki zeri buruz idatzi. Gehitu ezazu nahi duzuna! --Unai (esan) 12:32, 2 Abendua 2011 (UTC)
[aldatu] Irumugarrieta
Irumugarrieta artikuluko argazkiko ikuspegia Malloetako Irumugarrietakoa da, ez Basaburualdekoa. Argazkia kenduz gero plantilla "zulo" batekin geratzen da eta kasu hauetan ez dakit zer egiten den. Aldatzeko argazki librerik ere ez dut topatu.
--Artsuaga 11:03, 13 Abendua 2011 (UTC)
[aldatu] Euskal ponte-izenak
Epa! Atzo txokoan idatzi ondoren, pentsatzen ibili nintzen (noizbehinka pentsatzea ondo datorkit, karkar) eta Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeak euskal pertsona-izenei buruzko informazioa argitaratu duela gogoratu nuen (gainera, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mendean argitaratua). Agian bot bat erabiliz, artikulu batzuk sor daitezke.
Badakit batzuk nahiko laburrak dira (adibidez, Abesti), baina beste batzuek lerro batzuk badituzte (Adela adibidez). Txikiegiak direnak baztertzeko modu errazarik al dago? Artikuluen egitura erdi-prestaturik dugu: {{Pertsona izen infotaula}}, Kategoria:Euskal pertsona-izenak, eta izena duten biografiak zerrendatzeko (Berezi:PrefixIndex/).
Horrelako eskarietan esperientzia duen bakarra zarenez, zuregana jotzen dut. Ideia bat besterik ez da, ze uste duzu? Ah, eta barkatu txapa, txo! --Marklar 18:33, 20 Abendua 2011 (UTC)
- Hara! ez nintzen konturatu. Arazo teknikoa konpondu daiteke ("saltzeatzen" ala datuak eskuz sartuz) baina lizentziarena ez. Pena da. Eskerrik asko azalpenagatik. --Marklar 18:18, 21 abendua 2011 (UTC)
[aldatu] Kategoria batzuen ezabatzea
Iepe! Ezabatzen ari naizenek "ezabatu" mezua zuten, eta hutsik zeuden. Bukatu dut jada. Banan-banan:
- "Washingtondarrak" ez zen beharrezkoa: badaude "Washington Hirikoak" eta "Washington estatukoak"
- "Historiagileak" ez zen beharrezkoa: badago "historialariak".
- Filosofoena gaizki idatzita zegoen.
- Frantziako filologoak hutsik zegoen.--Unai (esan) 12:03, 29 abendua 2011 (UTC)
[aldatu] Ugaztunak
Kaixo Theklan: Duela gutxi Taxotaula automatikoa probatu dut eta gustatu zait. Orain arrainekin erabiltzen ari naiz. Hala ere zalantza/eskaera bat daukat. Beste taxotaularekin Iraute egoeraren grafikoa sartzen ahal zen, baina honekin ez dut lortu. Bada moduren bat egiteko? --Xirkan 17:02, 29 abendua 2011 (UTC)
Kaixo Theklan: Egun batzuk kanpoan egon eta gero, berriro Wikipedian. Hasi naiz ugaztunen lanarekin, zuk esan bezala artikuloetarako argazkiak bilatzen. Begiratzen dudan kategoria bakoitza Wikiproiektuaren orrialdean jarriko dut, lanak ez bikoizteko. Zailtasun bat, "Kategoria:Abrocomidae" horretan ukramierazko artikuloetan zenbait irudi topatu dut (gehienak banaketa mapak, baina baita animalienak ere) baina ezinezkoa zait euskal Wikipediara ekartzea, nahiz eta ematen du Commosen daudela. ??? Begira dezakezu zuk?
Beste aldetik ugaztunen kalitatezko artikuloen kontuan, Przewalskii zaldia artikuloa lantzen ari naiz. Ea zer iruditzen zaizun. Ongi izan eta urte berri on Gorritxiki--Gorritxiki 09:36, 31 abendua 2011 (UTC)
Esandakoa, Kategoria:Abrocomidae irudiak inportatzeko.Gorritxiki--Gorritxiki 13:44, 31 abendua 2011 (UTC)
Ados, nere kontu. Gorritxiki--Gorritxiki 14:01, 31 abendua 2011 (UTC)
Aupa Theklan! Ugaztunen kontuan argazkirik gabeko artikuloak argazki batekin osatzeaz gain, sailez sail hasi naiz argazki galeriak eta banaketa mapak sartzen, momentuz Canidaerekin ari naiz.
Przewalski zaldiaren artikuloa nahiko aurreratua daukat ugaztunen hilabeteko kalitatezko artikulorako. Begirada bat bota ea zer iruditzen zaizun eta nahikoa baderitzozu, zuk proposatu. Norberak bere artikuloak proposatzea itxusi samarra da eta. Ongi izan.Gorritxiki--Gorritxiki 17:42, 6 urtarrila 2012 (UTC)
[aldatu] Frantziako udalerrietan katalanezko testua
Kaixo. Bot-aren bidez Frantziako udalerriak sortzean, katalanezko esaldi bat eskapatu zitzaizun.--Assar; (erantzun hemen) 21:08, 29 abendua 2011 (UTC)
- Ba errazena esaldia kentzea da, 65 artikulutan bakarrik agertzen da.--Assar; (erantzun hemen) 21:21, 29 abendua 2011 (UTC)
- Beno, adierazpen erregularrak erabilita, itzuli ere egin daiteke bot batekin. Ea begiratzen dudan.--Assar; (erantzun hemen) 21:24, 29 abendua 2011 (UTC)
[aldatu] Ugaztunen izen arruntak
Urte berri on! Izen zientifikoak erabiltzearen aldekoa zarenez, botaren lanerako arazoa al da artikuluaren izena aldatzea edo hobe lan osoa bukatu arte itxoitea? --Marklar 11:32, 2 urtarrila 2012 (UTC)
- Bale, orduan hobe itxarotea. Ez nuen edonolako itzulpena egitea esan nahi ari baizik eta Elhuyar, Euskalterm edo era horrelako hiztegiak erabili: adibidez, Elhuyarrek Castor canadensis (kanadar kastore) eta Castor fiber (europar kastore) direla dio. --Marklar 12:18, 2 urtarrila 2012 (UTC)
[aldatu] Sabin Aranaren artikulua
Arratsaldeon, Theklan. Eskerrik asko artikuluari buruz diozunarengatik, gaztelaniazko Wikipediak artikulu hori askoz luze eta landuagoa izatea lotsagarria baitzen (gaur egun jada ez da horrela). Zuk aipatutakoarekin ados nago, nik ikusi eta erabakitzeko moduan multzokako erreferentzien adibide edo eredu bat jarriko bazenuke, eskertuko nizuke. -Euskalduna 18:48, 2012ko urtarrilaren 9a (UTC)
[aldatu] 50 milioi urte? Erantzuna
Hemendik. Ez naiz gaian batere aditua; beraz, uste baduzu datua okerra dela, aldatu lasai. - --Joxemai; (erantzunak) 16:14, 14 urtarrila 2012 (UTC)
Kaixo, Theklan:
Konturatu naiz Augustin Zubikarairen fitxa errepikatuta dagoela. Biak oso antzekoak dira baina Augustin Zubikarai Bedialaunetarena eskasagoa da. Konpoduko duzu, mesedez? Ni ez naiz ausartzen, azken buruan berria naiz mobida honetan eta.
Besarkada batez:
Joxerra--Joxerra 17:53, 15 urtarrila 2012 (UTC)
[aldatu] Aklaratu naiz!
Barkatu, Theklan. Aklaratu naiz. Fitxa bikoiztuta zegoen baina izen desberdinekin, batean Augustin Zubikarai bezala eta bestean Agustin bezala. Azkenik, hain erraza zenez, ezabatu dut bat eta hais naiz bestea konpotzen datuak falta baitira.
Eskerrik asko--88.6.57.226 21:27, 15 urtarrila 2012 (UTC)