Eztabaida:Xiismo

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Oso idazki ona. mapa faltan botatzen da

Xii edo xiita den zalantzan nengoen. H. Batuak "xiismo" eta "xiita" bakarrik dakartza, baina sunita edo suni ez ditu biltzen, oraingoz. --Amonamantangorri 17:39, 26 Abendua 2007 (UTC)

-i genitiboa[aldatu iturburu kodea]

Artikulua oso ongi dago. Ohartxo bat, besterik ez, zenbait hitzen idazkeraren inguruan:


1.- Ismaili edo ismailiarrak, imami edo imamiarrak, imamitarrak , ismailitarrak, zaiditarrak eta alauitarrak. Kasu horietan guztietan amaierako -i hori genitiboari dagokio; beraz, ez da beharrezkoa euskaraz genitiboa adierazten duen -(t)ar atzizkia gehitzea. Horrela, ismaili, imami, ismaili, zaidi eta alaui idatzi beharko genuke; edo, bestela: ismaildar, imamdar, ismaildar, zaidar edo alautar. Aspaldin horren inguruko galdera egin genion Euskaltzaindiari; hemen duzue erantzuna, argigarri gerta dakizuekelakoan: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&view=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=21.


2.- gaym: iraniarrei entzun izan diedanean, gaem (g oklusiboarekin) antzeko zerbait entzuten da. Horrelako soinua ohikoa da arabieraz, gure g eta k-ren arteko soinu bera aurkitzen dugu Qur'án (Koran) Qiblih (Qibla) eta beste hainbat hitzatan. Kontu handiz ibili behar dugu kasu hauetan, arabierazko ق/ك/غ (g/k/q) fonemak guztiz desberdinak baitira, euskarazko r eta l diren bezala (txinatarren belarrietara berdintsuak diren arren). Hori dela eta, qibla edo Qatar kasuetan bezala, Qa'im edo Qaim (larriz) izango litzateke idazkera zuzena.

Euskaltzaindiaren 165. arauean arabierazko hitzak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemari buruz aritzen da. Nire ustez, komenigarria da arabierazko hitzak wikipedian euskaraz idazteko jarraibideak zehaztea, denok irizpide berberak izan ditzagun.