Florence Ethel Johnson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Florence Ethel Johnson

Bizitza
Jaiotza1884ko martxoaren 26a
Herrialdea Australia
Heriotza1934 (49/50 urte)
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, sindikalista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Florence Ethel Johnson (Melbourne, Australia, 1884ko martxoaren 26a - Malvern, Victoria, Australia, 1934ko azaroaren 6a) australiar feminista, sindikalista eta hezitzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florence Ethel Johnson, 1924

1900ean South Preston State Schoolen pupil-teacher zen, hau da, gaur egun ikasgela batean gainbegiratuta maistra praktikak egiten ari den maistragaia.[1] 1906an, Arcadia South estatuko eskolako zuzendaria izan zen.[2] Victoriako estatu-eskoletan 18 urtean irakasle-lanean jardun ondoren, 1919an Victoria Estatuko Zerbitzu Federazioko Emakumeen Ataleko idazkari kargua hartu zuen.[3]

Victoriako zerbitzu publikoan emakumezko eta irakasleen soldatak aldarrikatzen eta hobetzen lagundu zuen, baita erizain eta idazkarien kasuan ere.[2][4] Bere ahaleginari esker, gizonezkoek kobratzen zuten soldataren erdia (1/2) kobratu beharrean, bostetik lau (4/5) izatera pasatu zen.[2] 1918an Maisu-maistren Legea onartu zenean, promoziorako sexua zela eta, emakumeak generoarengatik ez zirela baztertuak izango ziurtatu zen.[2]

Johnson St Kildak 1927ko estatu-hauteskundeetan Victoriaren Batzar Legegilean zuen aulkiaren aurkako lan-munduko hautagai independente aurkeztu zen, eta urte hartako hauteskundeetan parte hartu zuen. Emakume hautagai bakarra izan zen.[5] Lehen botazioan botoen %20 jaso zuen.[6] Hauteskundeetan galdu eta irakaskuntzara itzuli zen.[7]

Emakume Viktoriarren Maistren Elkarteko presidentea izan zen eta 1932an jubilatu zen.[8]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1932an Frederick Arthur Ingram itsas ingeniariarekin ezkondu zen Perthen.[8][9] 1934ko azaroaren 6an hil zen St Benedict, Malvern, Victoria ospitale pribatuan, balbula mitraleko gaixotasun baten ondorioz. Gorpuzkiak erraustu egin zituzten.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Woman's World. Victoria, Australia 1932-12-09, 16 or..
  2. a b c d «Johnson, Florence Ethel (1884–1934)» Australian Dictionary of Biography (Canberra: National Centre of Biography, Australian National University).
  3. Champion of Her Sex. Victoria, Australia 1919-12-23, 9 or..
  4. «For Young Australia The Lone Hand School of Writers. Prizes for School Children» The Lone hand (W. McLeod) ((1 June 1920)) 1920-06-01.
  5. State Election. Victoria, Australia 1927-04-11, 17 or..
  6. Carr, Adam. «Results of Victorian 1927 Election» Psephos.
  7. «Florence Ethel Johnson | Darebin Libraries» library.
  8. a b Feminist Surprises Her Friends. Victoria, Australia 9 de enero de 1933, 14 or..
  9. Family Notices. Western Australia 1932-12-27, 1 or..
  10. Family Notices. Victoria, Australia 1934-11-07, 1 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]