Francisco Ibáñez
Francisco Ibáñez. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Francisco Ibáñez Talavera | |
| Jaio | 1936ko martxoaren 15a | |
| Bartzelona, Katalunia (Katalan Herriak) | ||
Francisco Ibáñez Talavera (Bartzelona, 1936ko martxoaren 15a - ) gaztelaniazko komikien egile kataluniarra da. Editorial Bruguera argitaletxeko egile nagusietakoa da.
"Mortadelo eta Filemon" dira bera pertsonaiarik ospetsuenak, 1958an sortu zituenak. Beste ezagun batzuen artean "El botones Sacarino", "Rompetechos" eta Pepe Gotera eta Otilio daude.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Espainiako estatuko komikiaren historiako pertsonaia ezagunenetakoa, Mortadelo pertsonaia hain zuzen (Mortadelo y Filemón, agencia de información), sortu zuen. Bera izan da, gainera, Bruguera eskolaren estiloa finkatu duena, kostunbrismoa, kritika soziala eta pertsonaien nortasunean eta abenturen nolakotasunean nabari den surrealismo kutsua bateratuz.
1969tik aurrera TIAren agente (Lurreko eta Aireko Ikerketa Teknikari) bihurtutako Mortadelo transformista famatuaz eta bere ugazabaz gainera, komikien munduko asmaketa bikainenetakoak egin zituen, esate baterako, 13 Rue del Percebe, orrialde bakarrean etxebizitza oso bati bizia emanez komiki lerro bakoitzean istorio bat kontatzen duena, edota Rompetechos; La familia Trapisonda, un grupito que es la monda; El botones Sacarino eta Pepe Gotera y Otilio, chapuzas a domicilio.
[aldatu] Bibliografia
- "Mortadelo eta Filemon, agencia de información" (1958).
- "La familia Trapisonda, un grupito que es la monda" (1958).
- "Felisa y Colás" (1958).
- "13, Rue del Percebe" (1961).
- "Godofredo y Pascualino viven del deporte fino" (1961).
- "Ande, ríase usted con el arca de Noé" (1961).
- "Increíble pero mentira" (1961).
- "Polito, tipo duro" (1961).
- "El botones Sacarino" (1963).
- "Rompetechos" (1964).
- "Pepe Gotera y Otilio" (1966).
- "Chicha, Tato y Clodoveo, de profesión sin empleo (1985).
- "7, Rebolling Street" (1987).
- "Doña Pura y Doña Pera vecinas de la escalera".
- "Don pedrito que está como nunca".
- "El doctor esparadrapo y su ayudante gazapo".
- "Tete Cohete".
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Mortadelo eta Filemonen webgune ofiziala
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.