Gabrielle eta Jean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabrielle y Jean
(Gabrielle et Jean)
Jatorria
Sortzailea(k)Pierre-Auguste Renoir
Sorrera-urtea1895
IzenburuaGabrielle et Jean eta Gabrielle and Jean
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak650 (altuera) × 540 (zabalera) mm
Genero artistikoadouble portrait (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrangerie Museoa
BildumaJean Walter-Paul Guillaume Collection (en) Itzuli
InbentarioaRF 1960-18

Gabrielle y Jean Pierre-Auguste Renoir margolari frantsesaren margolana da, 1895an egina. Gaur egun Pariseko Musée de l'Orangerien ikus daiteke.[1]

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen azken hamarkadan eta XX. mendearen hasieran Renoirrek haren seme-alabak protagonistatzat zuten margolan batzuk egin zituen. Sarritan, lan horitan ere Gabrielle, haurren etxe-irakasle eta bere emazte Aline Charigoten lehengusina agertzen zen. Gabrielle Renoirren zenbait margolanetan ere modelo gisa ikus dezakegu. Lan honetan Gabriellerekin batera margolariaren Jean semea dago. Jean Renoir hogeitamargarren hamarkadan zinema-zuzendari ezaguna izango zen.[1]

Margolan honetan Gabrielle Jeanekin jolasten ari da. Emakumeak eskuan behi bat dauka; haurrak, bestetik, pertsona baten irudia baina hori ez da oso garbi ikusten. Margolan honetan Renoirrek argiarekin jolastu zuen: emakumeak ile beltza eta alkandora urdina duen bitartez, haurra argi gainezka ikusten dugu, batez ere jazten duen mantal zuriari esker. Atzean, ez dakigu ormaren apaingarriak diren edo beste margolan bat, lorez betetako orma ikus daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez):[1]