Garapen kognitibo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haurra

Garapen kognitiboa pertzepzioa eta beharraren artean jokatzen duen faktore psikodinamikoa da.

Adina eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

0-1 urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotakoan erreflexu batzuk ditu; hartzeko, xurgatzeko... hauen bidez ikasten hasiko da. Hasieran objektu distiratsuak, kontrasteak, mugimenduak, koloreak eta soinuak gustatzen zaizkio. Estimulu horiek amarengandik edota zaintzen duen pertsonarengatik datozkio. Denbora asko pasatzen du horiei begira; begien distira, aurpegiaren itxura, ilearekiko kontrastea, buruaren, begien eta ahoaren mugimendua...

Modu horretan, bere inguruko estimuluen bidez, ikasi egiten du eta bere adimena garatu. Munduarekiko erlazioa bere zentzumenen eta mugimenduaren bidez mantentzen du. Bere ekintzen ondorioz ohartzen da, nahiak garatzen ditu eta bere buru eskemak koordinatzen ditu.

1-2 urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egindako ekintzak nahita burutzen ditu eta egoera ezberdinez primeran konturatzen da. Egin nahi duena lortzen ez badu, berriz saiatzen da. Bistan ez dituen objektu eta pertsonetan pentsatzen du eta ikusten ez dituen ereduak imitatzen hasten da.

Jolas sinbolikoan jolasten hasten da.

2-3 urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurukoen rolak hartuz jolastea asko gustatzen zaio eta sentimenduak azalerarazten ditu. Funtzio sinbolikoa eta jolas sinbolikoa agertzen direnean, haurrari oraindik kostatzen zaio errealitatea eta fantasia bereiztea. Pentsamendua garatzeko, berak sortutako «errealitate»ko ideiak erabiltzen ditu.

3-6 urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen kognitiboaren eboluzioa eta deszentrazio-prozesua aldi berean gertatzen dira. 3 urteko haurrak begiak estaltzen ditu eskuekin, horrela inork ikusiko ez duelakoan 4 urteko haurra ezkutatu egiten da, bere bila dabilen laguna ez ikusteko moduko leku batean 5 urteko haurra gai da erabat ezkutatzeko.

Zentratzea eta atzeraezintasuna direla eta, haurrak arrazoibide ilogikoa erabiltzen du, harentzat guztiz erreala da eta. Adibidez: arreba duen mutil bati arrebarik ote duen galdetuz gero, baietz erantzungo du berehala; aldiz, arreba horrek anaiarik ote duen galdetuta, ezetz erantzungo digu. Apurka-apurka, haurrak, hazteaz batera, erabateko egozentrismoa baztertzen duen neurrian, identitateak eta funtzioak ulertzeko gaitasuna garatzen du: gauza batzuek, itxuraz edo tamainaz aldatu arren, gauza bera izaten jarraitzen dutela ulertzen du; eta bi gertakariren arteko oinarrizko erlazioez jabetzen da. Pentsamendu logiko-matematikoa garatzen ari dela adierazten du horrek.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

barne loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]