Gas negar-eragile

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gas negar-eragilea arma kimiko mota bat da. Aurrenekoz Lehen Mundu Gerran (1914-1918) erabili ziren. Gaur egun herritar zibilen aurka erabiltzen dira manifestazio eta istiluetan, negarra, narritadura eta behin-behineko itsutasuna sorrarazteko. Efektu hauek sortzen dituen edozein konposatu kimiko konposatu negar-eragiletzat jo daiteke, baina istiluen aurkako erabilera duten gas negar-eragileek toxikotasun baxuko konposatu kimikoak dituzte, ez hilgarriak. Gaur egun gas hauek gerra batean erabiltzea Genevako hitzarmenak urratzea litzateke.

Osagai kimiko ohikoenak bentzilo bromuroa edo CS gasa (o-clorobenzilideno malononitrilo) dira. Begien eta arnasketa aparatuaren narritadura sortzen du. Aerosol edo granada moduan erabil daiteke. Bere erabilera oso zabaldua dago herrialde askotako segurtasun indarren artean, atxiloketak egiteko, istiluak kontrolpean mantentzeko edo manifestazioak desegiteko. Narritadura arintzeko aurpegira bota behar da bikarbonato sodikoa limoiarekin, edota gaseosa. Esnea edatea ere ona izan daiteke ahoko eta eztarriko narritaduraren aurka.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gas negar-eragile