Gehitu Magazine

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gehitu Magazine Gehitu LGTBI Elkarteak lauhilabeteaz behin argitaratzen duen Euskal Herriko LGTBI aldizkaria da. Aldizkari monografikoa da, gai nagusi bat landuz, nahiz eta arlo ezberdinetaz hitz egiten den aldizkarian. Gehitu Magazine 100. zenbakiraino iritsi zen 2017 abenduan, zenbaki honetan familia eredua gaitzat harturik.

Aldizkaria formatu digitalean zein paperean argitaratzen da, azken honetan 2.500 ale banatzen direlarik Hego Euskal Herriko hiribru zein herrietan. Sortu zenean denetariko gaiak lantzen ziren aldizkarian, nahiz eta 83/84. zenbakitik aurrera zenbaki monografikoak egitea erabaki zen. Aldizkari hau Gehituko kideek egiten dute, eta ale bakoitzaren gai nagusiaren arabera, pertsona ezberdinei eskatzen dizkiegun ekarpenek gero eta aberatsagoa izatea ahalbideratzen dute. Pertsona hauek haien jakintza eremuan eredu dira, hala nola, haien aktibitate profesionalengatik, ekarpen sozialengatik, lan artistikoengatik, ikerkuntza lanengatik edo iritzi artikuluengatik; edota haien LGTBI kolektiboaren aurkako edozein indarkeria egoeraren edo ekintzaren salaketarengatik, edo aipatutako oinarrizko eskubideen aldeko ekimenak

Ale monografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 83/84. zk.LGTBI pertsonen Giza Eskubideak munduan: homofobiaren aurkako eta berdintasunaren aldeko ekimenak.
  • 85. zk. Sebastiane eta Sebastiane Latino Sariak.
  • 87/88. zk..XXI. mendeko lesbianismoa: Ahalduntzea eta adeigabetasuna.
  • 89.zk. Sebastiane Sariaren 15. urteurrena.
  • 90. zk. Hiesik gabeko belaunaldi bat.
  • 91/92. zk. Zahartzaroak nahitaez armairura itzultzera behartzen du?
  • 93.zk.Maitasunagatik inmigratu, maitatzeko alde egin. 16. Sebastiane Saria.
  • 94. zk. GIB/Hiesaren inguruko laderdi sozial eta juridikoak.
  • 95,zk. Intolerantziaren aurkako doinuak. Musika eta aniztasuna afektibo-sexuala.
  • 96. zk. Bisexualitatea, ikusezinak diren hizkiak. 2016ko Sebastiane Saria.
  • 97.zk. Osasun perfektuaren mitoa.
  • 98.zk. Harrotasuna eta LGTBfobia kirolean: armairutik ateratzeko entrenatzen.
  • 100. zk. Askotariko maitasunak, askotariko familiak.
  • 101. zk. Harrotasunezko binetak.
  • 102. zk. Premio Sebastiane. Sebastiane Latino 2018. GIB-a eta Gai-ekintzailetza, minutuko 120 taupadetan.
  • 103. zk. Trans* errealitateak.
  • 104. zk. 50 Harrotasun urte. Armairu gabeko nagusiak! Historia, memoria eta borroka!
  • 105. zk. Sebastiane 20. Saria

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]