Giovanni Luigi Fieschi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elhuyar Fundazioa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 03:30, 27 abendua 2011
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Lavagnako kondea (Genoa, 1523 - 1547). Il Giovanne (Gaztea) deitua. Hasieran Frantzisko I.a, eta ondoren, Piacenzzako dukea eta Paulo III.a Aita Santua laguntzaile zituela, Genoako agintari bihurtzeko Andrea Doria makurrarazten saiatu zen. Lortzear zegoela, itsasora erori eta itota hil egin zen. Horren ondorioz, konspirazioak huts egin zuen, eta Gian Luigi Fieschiren laguntzaileak gogor zigotuta izan ziren. Orduan, fieschitar batzuek Frantzian aurkitu zuten babesa eta frantses egin ziren, izena ere frantsestuz. Konspirazio eta matxinada horri buruz Agostino Mascardik idatzi zuen italieraz, eta Retz kardinalak frantsesez. Friedrich Schillerek ere Die Verschwörung des Fiesco zu Genua (Fieschiren konplota) izeneko antzezlana idatzi zuen.

Erreferentziak