Gizarte-markatzaile (internet)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizarte-markatzaile» orritik birbideratua)
Artikulu hau interneteko zerbitzuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gizarte-markatzaile (argipena)».
Laster-marken bilduma bat egiten Firefox 3.0 nabigatzailea erabiliz

Gizarte-markatzaile zerbitzuak interneten, --edo intranet batean--, nabigatzen duten erabiltzaileei gustuko estekak edo laster-markak, --gustuko helbideak--, gordetzeko, etiketatzeko, sailkatzeko, editatzeko, bilatzeko eta partekatzeko aukera ematen duen online zerbitzuak dira.

1996. urtetik aurrera hasi ziren horrelako zerbitzuak interneten hedatzen. 2003. urtean Yahoo enpresak Delicious sortu zuen, hasieran del.icio.us. Delicious horrek arrakasta handia izan zuen eta etiketatzeko sistema interneteko komunitatean hedatzen asko lagundu zuen. Erabiltzaileak gero eta gehiago hasi ziren gustuko webguneen URL helbideak etiketatzen, eta etiketa horiek editatzen, gordetzen, sailkatzen eta modu askotan partekatzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freelish sistemarekin egindako etiketa berrien hodeia

Fitxategiak partekatzen ibiltzen ziren batzuk azkar konturatu ziren nahikoa zela fitxategiaren kokapena partekatzea, fitxategia non zegoen adieraztea. Parteka zitezkeen fitxategiak edo aplikazioak osorik elkarri igorri beharrean, haien kokapena, haiek topatzeko edo deskargatzeko laster-markak edo laster-bideak elkarri igortzea nahikoa zen. Baina interneten eta intranetetan hamaika kontu interesgarri eta guztien kokapenak gordetzeko, deskribatzeko, sailkatzeko eta partekatzeko sistema gero eta hobeak behar ziren. Bildutako gustuko webguneen kokapenak eta beste datu jakingarriak gordetzeko eta partekatzeko sortu ziren gizarte-markatzaileak.

Badirudi 1996. urteko apirilean aurkeztu zen itList izeneko aplikazioa izan zela laster-markak modu pribatuan zein publikoan gordetzeko, sailkatzeko eta partekatzeko lehen aplikazio hedatua. Hurrengo hiru urteetan lehia egon zen ea zerbitzu onena nork eskaintzen zuen eta Backflip, Blink, Clip2, ClickMarks, HotLinks bezalako enpresak, hortxe ibili ziren lehia horretan baina inork ez zuen lidergoa argi eskuratu.

2003. urtean del.icio.us sortu zen, geroago Delicious izenarekin hedatu den zerbitzua. Delicious izan zen laster-markak biltzeko lana etiketatzeko sistema arrakastatsu batekin bideratu zuen lehen zerbitzua. Etiketak editatu, sailkatu eta gorde egiten dira handik aurrera, horixe bihurtu da sistemarik hedatuena. Etiketak modu pribatuan gorde daitezke edo publikoak bihurtu eta hainbat modutan partekatu.

Egun interneten arrakasta gehien daukaten aplikazioen artean, hainbat bilatzaile eta nabigatzaileekin batera, gizarte-markatzaile zerbitzu batzuk daude. Ikus Gizarte-markatzaileen zerrenda.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]