Gizon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gizona gizaki arra da. Oro har, gizon hitza gizaki ar heldua izendatzeko erabiltzen da, eta heldugabeez aritzeko mutil erabili ohi da. Bestalde, gizon hitzak erabilera orokorragoa dauka zenbaitetan, eta gizateria osoa adierazteko ere erabil daiteke. Gizaki hitza bera gizon hitzarekin erlazionatuta dago.

"Gizontasun" terminoa gizonak omen dituen zenbat ezaugarri eta kualitate adierazteko erabiltzen da batzuetan, esaterako indarra edo kemena.

[aldatu] Biologia

Leonardo da Vinciren Uomo Vitruviano artelanak gizon baten proportzioak erakusten ditu.[1]

Gizakiak dimorfismo sexuala dauka hainbat ezaugarritan, eta nahiz eta horietako askok ez eduki lotura zuzenik ugaltzeko gaitasunarekin, badaukate zerikusirik erakarpen sexualarekin. Desberdintasun nagusiak altueran, pisuan, eta gorputzaren egituran daude, nahiz eta beti ez den eredua betetzen. Esaterako, gizonak oro har emakumeak baino altuagoak dira, baina bi sexuetako jende askok altuera ertaina daukate.

Gizonen bigarren mailako ezaugarri sexual nagusiak, mutilak gizon bihurtzen direnean agertzen direnak, hauek dira:

  • ile pubiko gehiago zakilaren inguruan eta besapeetan
  • ile gehiago aurpegian
  • emakumeek baino esku eta oin handiagoak
  • sorbalda eta bular zabalagoak
  • eskeleto eta hezur handiagoak
  • gihar-masa handiagoa
  • ahots sakonagoa

[aldatu] Erreferentziak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Gizon
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak