Gladiadore
Gladiadoreak Erromatar Errepublika eta Inperioaren garaiaren zati handi batean, Erromako zirkuan, Circus Maximus edo Zirku Nagusia izenekoan, elkarren aurka borrokatzen zuten borrokalariak ziren.
Eduki-taula |
[aldatu] Jatorria
Ohi, gladiadoreak esklaboak izaten ziren, Estatuko probintzietan jaiotakoak eta oraindik erromatar hiritartasuna ez zutenak, edo baita erromatar Estatutik kanpo bizi zirenak ere, eta erromatarren aurkako guda galdu zutenak. Halere, egon zen gladiadoreren bat edo beste, esklaboa ez zena.
[aldatu] Izena
Gladiadore izena, erromatarrek borrokarako erabiltzen zuten ezpata batetik dator. Ezpata honek gladium izena zuen, eta gladiadoreek, euren arteko borroketan, batzuetan, batek behintzat, ezpata hau erabiltzen zuen.
[aldatu] Historia
K. a. 73. urtean, gladiadore eta beste esklabo batzuen Erromaren altxamendua egon zen. Espartako esklabo traziar ospetsua Erromaren aurka altxatu ziren esklabo hauen buruzagi zelarik. Altxamendu honek, bi urte iraun zuen, K.a. 71. urtera arte.
[aldatu] Gladiadore ospetsuak
[aldatu] Gladiadore motak
- Samnitarrak
- Reziarioak
- Trazioak
- Mirmiloiak
- Secutoreak
- Laqueariiak
- Homoplatxiak
- Andabataeak
- Dimanchaeriak
- Essedariiak
- Equitesak
[aldatu] Beste arma batzuk