Ridley Scott

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sir Ridley Scott (South Shields, Ingalaterra, 1937ko azaroaren 30) britainiar zinema zuzendaria eta ekoizlea da.

Ridley Scott BBCn hasi zen irudi munduan. Geroago, bere iragarki konpainia osatu zuen, non Alan Parkerrek egin zuen lan. 70eko hamarkadan Erresuma Batuko telebistetarako iragarkiak utzi eta zinemari ekin zion. The Duellists bere lehen filma Europan ekoiztu zen. Canneseko Zinemaldian epaimahiako domina lortu bazuen ere, Estatu Batuetan ez zuen arrakastarik. Star Wars filma ikusi ondoren, efektu berezien ahalmenaz jabetu zen. Hori dela eta, Alien filmatzea onartu zuen. Film horri esker, mundu osoan zehar eskuratu zuen ospea. Zientzia fikziozko klasikoa bihurtu da filma, eta, protagonista, Ellen Ripley (Sigourney Weaver) garaiko zinemaren ikurra.

Zuzendutako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ridley Scott Aldatu lotura Wikidatan