Hákonarmál

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hákonarmál Eyvindr skaldaspillirrek Haakon I.a Norvegiakoa erregearen erorketa Fitjarreko guduan eta jarraian Valhallan egin zioten harrerari buruz idatzi zuen olerki eskaldiko bat da. Olerki honek Eiriksmál imitatzen du, eta Haakon kristau bat deskribatzeko asmoa du, jainko jentilen laguna dena. Olerkia osorik kontserbatu zen eta bere edertasunagatik oso ospetsua da.

Olerki honetako azken ahapaldia, argi eta garbi lotuta dago Hávamáleko ahapaldi batekin. Ohiko ikuspuntua Hákonarmálek ahapaldi hau Hávamáletik hartu zuela da, harremana alderantzizkoa ere izan daitekeen arren, edo baita ere biak hirugarren iturri ezezagun batetik etortzea ere.