H.323

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


H.323, ITU-T definituriko protokoloa ikus-entzunezko komunikazio web saioetarako. 2000. urtetik aurrera hasi zen inplementatzen, Microsoft Netmeeting eta Ekiga sistemetan adibidez. H.32x protokoloetako bat da, RDSI, RTC edo SS7 komunikazioak zuzentzen dituztenak.

H.323 IP ahots komunikazioetan erabiltzen da orokorrean(VoIp, Internet telefonia edo IP telefonia) eta IP-n oinarritzen diren bideokonferentzietarako.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LAN sareetan multimedia aplikazioen garraioa sustatzeko mekanismo bezala sortu zen H.323, baina VoIP-ek dituen eskakizunak asetzeko aldaketa batzuk izan ditu. H.323-ren puntu nabarmenetako bat,estandar multzao bat berehala jarri zituela eskuragai izan zen. Ez soilik dei arrunt bat egiteko protokoloa, protokolo hauek zerbitzu gehiago eskaintzen zituen, komunikazio komertzialak aurrera eramateko beharrezkoak zirenak ain zuzen. H.323 VoIP multzoko lehen estandarra izan zen RTP-ren IETF estandarra barneratzen, IP sareetatik audio eta bideoak garraiatu ahal izateko. H.323, RDSI Q.931 protokoloan oinarritzen da eta IP eta RDSI-ren arteko lankidetza konbinatzen dituzten egoeretarako prestaturik dago, eta baita IP eta QSIG-en artekoetarako. Dei eredu batek adibidez, RDSI duen ereduaren antzekoak, IP Telefoniaren barneratzea errezten du PBX-en oinarritzen diren RDSI sareetan.

Protokoloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

H.323 ITU-ren beste protokolo batzuei erreferentzia egiten die:

H.225.0 - Dei baten seinalizazioa deskribatzeko protokoloa da. H.245 - Mutimedia komunikazioak kontrolatzeko protokolo da. H.450 - Zerbitzu gehigarriak deskribatzen ditu. H.235 - H.323ko seguratasuna deskribatzen du. H.239 - Trama bikoitzaren erabilera deskribatzen duen protokoloa da. Orokorrean, trama bat aurkezpenerako erabiltzen da eta beste bat denbora errealeko bideoarentzako.


Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SIP

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]