Hador

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hador, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Bere hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen da. Edainen hiru etxeetako baten buruzagia da, beharbada pertsona gehien zituenarena, bere samaldak, Ered Luinetik eraman zituena, Belerianden finkatzeko.

Lorindol edo "Urrezko burua" edo "urrezko ileduna" deitua, arraza horretako gizakien bereizgarria, begi urdinekin batera, Fingolfinen etxearekin elkartu zen eta honek, Dor-Lomin eman zion jaurerri bezala, eta, bere etxean, quenya hizkuntzan bakarrik hitz egiten zen arren, bere jaiotza hizkuntza mantendu egin zen, eta handik eratorri zen Numenorreko hizkuntza.

Hurinen aita zen Galdorren aita izan zen. Bere ondorengoak, Turin Turanbar, Huor eta Tuor dira, Edainen artean heroiak, Beleriandeko Gerretan Melkorren aurkako euren borrokan.

Hador, Eithel Sirionen hil zuten Dagor Bragollach izeneko guduan, 63 urte zituela.

Ez da Hador Gondorrekoarekin nahastu behar.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]