Haurren Eskubideen Aldarrikapena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haurrak herri behartsu batean

Haurren Eskubideen Aldarrikapena 1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak egindako aldarrikapena da, haurren eskubide unibertsalak finkatuz.

Haurren eskubideak ( edo haurtzaroaren eskubideak) jaiotzeagatik bakarrik haur eta nerabeek dituzten eskubideak; utziezinak, berezkoak eta nahitaezkoak direnak haurtzaro on bat izateko dira.

Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Aldarrikapen hau adierazten du, haurrek haurtzaro zoriontsu bat izan dezaten, eta Aldarrikapenean aipatzen diren eskubide eta askatasunez goza dezaten, beren eta gizartearen mesedetan, eta gurasoei, gizon-emakumeei nahiz erakunde, tokiko agintaritza eta gobernu nazionalei eskatzen die aipatutako eskubideak aitor ditzaten eta haien alde lan egin dezaten, legegintzako neurriak eta beste neurri batzuk pixkanaka ezarriz, honako printzipio hauen arabera:

1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurren eskubideen lehenengo deklarazioa Ginebrako Deklarazioa izan zen, 1924an. Eglantyne Jebb-ek idatzi zuen, Save de Children erakunde internazionala eraiki zuen pertsona bera. Erakunde hau 1924ko abenduaren 26an onartua izan zen. Nazio Elkartuak 1948an Giza Eskubideen deklarazio unibertsalak onetsi zituen, eta inplizituki, haurren eskubideak. Hala ere geroago konturatu ziren haurren eskubideak bereziki adierazita eta babestuak egon behar zirela. Horregatik ONUren Batzar Orokorrak 1959an Haurren Eskubideen Deklarazioa onartu zuen, 10 printzipio zituena.

Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurren eskubideak ondoko kategorietan bana daitezke:

- Biziraupen eskubideak: babestu eta bermatu behar da bizitzaren eskubidea eta oinarrizko premiak: osasuna, jana eta babesa.

- Garapenaren eskubideak: babestu eta bermatu behar da garapen osoa ( fisikoa, espirituala, morala eta soziala), hezkuntza, kultura, jolasa eta pentsamenduaren askatasuna, kontzientzia eta erlijioaren eskubideak.

- Babesaren eskubideak: babestea eta bermatzea abusu objektu ez izatea, arduragabekeria eta esplotazioa, baita izena , nazionalitatea eta zaintzaren eskubidea.

- Partehartzearen eskubideak: babestu eta bermatu behar da partehartzea, komunitateko aktibitateetan, lokalak eta herrialdekoak, adierazpen askatasuna bezala.

- Entzun izatearen eskubidea: babestu eta bermatu behar da besteekiko errespetua. “Ez baduzu haurra entzuten, haurrak ez du besteak entzungo”.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]