Helbide-bus

Wikipedia, Entziklopedia askea


Irudian ikusten dira helbide-, datu- eta kontrol-busak PUZetik memoriara eta sarrera irteerara doazenak

Helbide-busa mikroprozesadorearen kanal bat da, datuen memoriako helbidea adierazteko erabiltzen dena. Eta erabat independentea datu-busarekin.

Helbide-busa helbide bat ezartzeko beharrezkoa den lerro elektrikoen multzoa da. Helbideratu ahal den memoria-espazioa helbide-busa osatzen duten bit-kopuruaren araberakoa da, 2n izanik n lerrorekin helbidera daitekeen memoriaren tamaina maximoa. Adibidez, 256 byte-ko memoria bat helbideratzeko, beharrezkoak dira gutxienez zortzi lerro, 28 = 256. Gainera kontrol-lerro batzuk beharrezkoak izan ahal dira helbidea busean dagoela adierazteko. Hori busaren diseinuaren mendeko da.

Bus multiplexatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinu batzuek linea elektriko multiplexatuak erabiltzen dituzte helbide- eta datu-busetarako. Horrek esan nahi du linea elektriko multzo berak aldi batzuetan jokatzen duela helbide-bus gisa eta beste aldi batzuetan datu-bus gisa, baina inoiz ez aldi berean. Kontrol-lerro batek bereiztuko du une bakoitzean zein den indarrean dagoen aukera.

Memoriako helbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helbideak zenbaki arruntak dira (hamaseitarrean) eta datuen posizioa adierazten dute memoria nagusian edo sarrera/irteerako unitateko helbideratze-espazioan. Helbideak PUZ-ek sortzen ditu, bera baita etengabe zer datu atzitu behar diren erabakitzen duena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]