Helduen adopzio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Helduen adopzioa bi pertsona heldu edo gehiagoren arteko adopzio modu bat da, jaraunsletza-eskubideak eta ahaidetasuna transferitzeko egiten dena hainbat herrialdetan.

Helduen adopzioa hainbat arrazoirengatik egin daiteke, besteak beste:

  • jaraunsletza-eskubideak ezartzeko testamentu gabe[1];
  • gurasoordeen eta seme-alabaordeen arteko harremanak formalizatzeko;
  • adoptatutako pertsonen eta haien familia biologikoen arteko jatorrizko harreman juridikoa berreskuratzeko[2].

Japonian, helduen adopzioa erabil daiteke familia-enpresa baten jarraipena errazteko[3]. Adopzio forma honi mukoyōshi (suhiaren adopzioa) deitzen zaio[4]. Jurisdikzio batzuetan, bikote homosexualek ere helduen adopzioa erabil dezakete jaraunsletza-eskubideak ezartzeko[5].

Jurisdikzio jakin bateko legeen arabera, baliteke helduen adopzioa legezko aukera ez izatea. Espainiako legeak dio emantzipatu gabeko adingabeak bakarrik adoptatu ahal direla. Adin nagusiko edo gazte emantzipatu bat adoptatzea soilik posible izango da emantzipatu edo adin nagusiko bihurtu aurretik etorkizuneko adoptatzaileekin modu egonkorrean bizitzen edo harreran egon bada, gutxienez urtebetez[6].

Helduen adopzioa legezkoa den tokietan, jaraunsletza-eskubideez gain ahaidetasuna transferi dezake edo ez. Esaterako, Colorado estatuan, 21 urteko edo gehiagoko pertsona adopta daiteke jaraunsletza helburuetarako, baina ahaidetasunari eraginik ez zaio izango[7]. Hala ere, 18 eta 20 urte bitarteko pertsonaren adopzioa jaraunsletza-eskubideak zein ahaidetasun-eskubideak transferitzen zaizkio[8].

Sexu bereko bikoteek bikote heterosexualen babes juridiko bera jasotzen ez duten hainbat herrialdeetan, bikotekidea adopta daiteke ondasunen transferentzia bermatzeko[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Ratliff, S. (2011). «Adult Adoption: Intestate Succession and Class Gifts under the Uniform Probate Code"» Northwestern University Law Review 105 (4).
  2. (Ingelesez) Healing Families Dismembered By Adoption. .
  3. (Ingelesez) Mehrotra, Vikas; Morck, Randall; Shim, Jungwook; Wiwattanakantangd, Yupana. (2013). «Adoptive Expectations: Rising Sons in Japanese Family Firms» Journal of Financial Economics 108 (3): 840-854..
  4. (Ingelesez) «Keeping it in the family» The Economist.
  5. (Ingelesez) Jacobs, Deborah L. (2009). «Adult Adoption a High-Stakes Means to an Inheritance» The New York Times.
  6. (Gaztelaniaz) «Adopción en España. Requisitos y procedimiento» Sánchez Bermejo Abogados.
  7. (Ingelesez) «Article 1 Adoption - Adults, Section 14-1-101 "Adoption of Adults» Colorado Revised Statutes jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016/03/09).
  8. (Ingelesez) «Article 5 Relinquishment and Adoption, Part 2 Adoption, Section 19-5-201 "Who May be Adopted» Colorado Revised Statutes: 301..
  9. (Ingelesez) Green, Elon. (2015). «The Lost History of Gay Adult Adoption» The New York Times Magazine.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]