Hemen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hemen, edo (H)emen, ikus-entzunezko sektoreko eta arte eszenikoetako emakumeei zuzendutako elkarte bat da, bi sektoreetan emakume profesionalen ikusgarritasuna bultzatzeko, lan-harremanak eta aukerak sustatzeko eta sexuen arteko desberdintasuna murrizteko. Izena "hemen" eta "eme" hitzekin jolasten du, bertako emakumeen topaleku dela adierazteko.

2016ko martxoaren 3an sortu zen "Hemen Here emakumeentzako Ikusentzunezko Elkartea" izenarekin[1].

Datu bilketa eta ikerketa sakonak egitea, legeetan eragitea (diru-laguntzen kuotetan emakumeen presentzia erdira igo nahi dute), curriculumetan eragitea (zinemagintza eta arte eszenikoen alorreko emakumeen datu basea sortu dute; aitzindariak izan dira horretan) eta iraultza hori feminismotik egitea dira haien helburu nagusietako batzuk[2].

Hainbat ikastaro eskaintzen dituzte, zinemarako musika eta argazki zuzendaritza[3], besteak beste.

2012ean 250 bazkide ziren, antzezleak, ekoizleak, eremu akademikoan dabiltzanak, zinema zuzendariak, gidoigileak, argazki zuzendariak, eta abar[2].

Profesionalen online direktorioa osatu du, emakume profesionalek eta enpresek elkar ezagutzeko.

Programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizuna izango diren ikus-entzunezko emakumeei lehen aukera emateko programa bat sortu dute, Alice. Programa 2020 eta 2024 bitartean garatzeko sortu zen. Alice Guy-Blaché izena du, fikziozko lehen zuzendaria eta zinema narratiboaren sortzailea. 1873an jaio zen Frantzian, eta mila film baino gehiago idatzi eta zuzendu zituen arren, zinemaren munduak erabat baztertu du duela oso gutxi arte. Horregatik, proiektuak bere izena darama[4].

Aukera programen bidez, ikus-entzunezko emakumeei lehen aukera ematen die; 18 eta 30 urte bitarteko emakumeei zuzendutako film labur bat garatzeko mentoretza-programa da. Emakume zinemagileen proiektu multzo bat hautatzen dute mentoretza programa baterako, eta horietako batek ekoiztetxe baten laguntza jasotzen du proiektua gauzatzeko[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «HEMEN HERE EMAKUMEENTZAKO IKUSENTZUNEZKO ELKARTEA» opendata.euskadi.eus 2016-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  2. a b c Artola, Amalur. (2021-04-24). «Zinema eta arte eszenikoetako emakumeak, ukatzen zaien erakusleihoari hozka» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  3. «Argazki Zuzendaritza Ikastaroa Lara Vilanovarekin, (H)emen Elkarteak antolatua» www.kulturklik.euskadi.eus 2023-05-30 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  4. «Hasiera» Hemen (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]