Herio Gorriaren Mozorroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Liburuko marrazkia (1919), Harry Clarke marrazkilariarena (1889-1931)

"Herio Gorriaren Mozorroa" (ingelesez The Masque of the Red Death) 1842an argitaratutako Edgar Allan Poeren ipui edo kontakizun labur bat da.

Poeren ipui honen filma berriz 1964an burutu zen, Vincent Price eta Hazel Court antzezleekin.

[aldatu] Kontakizuna

Kontakizun honetan "Herio Gorria" izeneko izurri misteriotsu batek Prosperoren hiria erasotzen du, azken hau gezurretazko herrialde baten printzea delarik. Honi mota guztietako nahi eta atseginetaz gozatzea laket zitzaion, gustu ona, arteak, dantza saioak eta era guztietako dibertimenduz osatutako jai eta festak.

Izurriak bere eskualde osoa erasotzen zuela ikustean, Prosperok bere gorteko ehun jauntxo inguruekin batera bere gazteluan babestea erabakitzen du, guzti hau Herio Gorritik ihes egiteko asmoarekin.

Gau batez printzeak inoiz antolatu den jai hoberena burutzea erabakitzen du. Honetarako gazteluak zazpi gela ditu, bakoitzak bere kolore ezberdina duelarik, beirate eta hormak kolore honetan izanik. Halere salbuespen bat bada, Gela Beltza, honek beirate gorriak ditu eta honenbestez giro bedulgarri eta mamu-itxurazkoa sortuz.

Gonbidatuek jaiaz gozatzen duten bitartean, kanpokaldean gaisotasunaren erasoaren ondorioz jende arrunta hiltzen doa, ez baidute inolako laguntzarik.

Gazteluan denak dantza egin eta geletan zehar dabiltz, gela beltzaren salbuespenarekin, honetan bere soinu goibelaz jaia eteten duen ebanozko erlojua kokatzen da, honek gonbidatuetan azaldu ezin litekeen zirrara beldurgarria eragiten die.

Jaia aurrera doan heinean Prospero printzeak hil-ohiala diruedien jantzi zuri batez mozorrotutako arrotz bati so egiten dio, Herio Gorriaren biktima bat irudikatzen duen mozorro batez bere aurpegia estaltzen duelarik. Printzeak hau iraintzat hartu eta arrotza ezagutuarazi dadin behartzen du. Kolorezko gelen barna izandako jazarpen baten ostean, azkenean biak gela beltzera ailegatu eta Printzeak arrotzaren aurka jo, aldi berean garrasi beldurgarri bat bota eta bertan hiltzen delarik. Denen izuikararako, arrotza den gonbidatuak bere benetako nortasuna ezagutarazten du: Herio Gorriaren pertsonifikazio berbera. Une horretatik aurrera, Herio Gorriaren sarreraren ondorioz gazteluan dauden denak banan-banan hiltzen joango dira, Gela Beltzeko Erlojuak gauerdia iragartzen duen unea hain justu ere.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak