Hezur tumore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hezur tumore
Deskribapena
Motamusculoskeletal neoplasm (en) Itzuli
Espezialitateaonkologia
Identifikatzaileak
O-GNS:926 eta 918-924
DiseasesDB29282
MedlinePlus001230
eMedicine001230
MeSHD001859
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hezur tumorea hezurrean gertatzen den zelulen ez ohiko proliferazioa da. Tumore hau bi motatakoa izan daiteke: gaiztoa edo onbera. Familia batean norbaitek minbizia izan badu, familia hortako beste kide batek aukera gehiago izango ditu hezur tumorea pairatzeko.[1]

Motak[2][3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, lehen mailako hezur tumoreak daude. Hauek hezurretan hasten dira eta ez dira oso ohikoak , minbizi guztien artean %1 soilik. Mota desberdinak daude:


  • Osteosarkoma. Lehen mailako hezur tumoreetatik ohikoena da,10-19 urte bitarte dituzten pertsonen artean ematen da. Halere, 40 urte baino gehiagoko pertsonengan ere azaldu izan da, batez ere, Paget gaixotasuna izan dutenen artean. Zenbait kasutan, gerta daiteke osteosarkomak hezurretik kanpo agertzea. Kasu honetan, osteosarkoma extraeskeletiko deritze.
  • Kondrosarkoma: Pertsona helduen artean ohikoa da eta arriskua handitzen da pertsona zaharkitzen den heinean. Hezur tumore hau, pelbis, hanka eta beso inguruan agertu ohi da.
  • Ewing sarkoma: Batez ere, haur eta 19 urte baino gutxiago dituzten pertsonen artean ematen da, pelbis, hanka eta beso inguruan.
  • Fibrosarkoma

Bestalde, gorputzaren beste edozein ataletan ( biriketan, kolonean, giltzurrunean, bularretan, tiroideetan...) hasten direnei bigarren mailako hezur tumore deritze.

Amaitzeko, osteokondromak kantzerigenoak ez diren hezur tumoreak dira. Azken hauek 10 eta 20 urte bitarteko gazteengan azaltzen da.

Kausak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kausak ez dira guztiz ezagunak. Hala ere, zenbait ikertzailek tumorea pairatzeko arriskua areagotzen duten zenbait faktore aurkitu dituzte:

  • Anomalia genetiko heredagarriak. Esate baterako, erretinoblastoma hereditarioa (erretinan sortzen den minbizi mota bat) izan duten haurrek osteosarkoma izateko aukera gehiago dute. Paget gaixotasunarekin ere gauza bera gertatzen da.
  • Lesioak
  • Erradiazio aurreko disposizioa.

Sintomak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hezurreko mina , sintomen artean ohikoena da. Halere, ez da beti agertzen.
  • Hezur ahultasuna, ondorioz, hezur hausturak eragiten ditu.
  • Hantura, tumorea aurkitzen den zonaldean azaltzen da.
  • Giltzadurak mugitzeko zailtasuna.

Tumorea garatzen den heinean beste sintoma batzuk azaleratzen dira:

  • Pisu galera
  • Izerdia
  • Nekea

Diagnostikoa[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostikoa zeinbait faktorek baldintzatzen du: hezur mota, zelularen itxura mikroskopiarekin aztertu ondoren. hezur tumorearen zonaldea...

Irudi bidezko azterketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X izpiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tumorea duen hezurraren eskualdeak batzuetan, irudi "irregularra" du. Beste batzuetan, tumorea zulo bat bezala ikus daiteke. Hala ere, teknika honen bidez ezin da zehaztu tumorea onbera edo gaiztoa den.

Ordenagailu bidezko tomografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minbizia zein etapatan dagoen determinatzeko oso baliogarria da, baita beste organo batzuetara zabaldu den jakiteko ere. Horretarako teknika honek gongoil linfatiko eta minbizia hedatu daitekeen organo distalak ikertzen ditu. Bestalde, biopsia egiteko unean orratza gidatzeko ere erabiltzen da.

Erresonantzia bidezko irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur tumoreak delineatzeko (mugatzeko) ikerketa egokiena da. Entzefaloa eta hezur muin espinala aztertzeko erabilgarria baita ere.

Radionuklidoekin egindako hezur gammagrafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minbizia beste hezurretara zabaldu den ikusteko balio du, erradiografia arruntak baino metastasi zona txikiagoak aurkitu ahal dituelako. Gainera, hezurreko minbiziak eragindako kalteak ere erakusten ditu.

Teknika hau erabiltzerakoan kaltetuta dagoen hezurrak zona gris eta beltzak azaleratzen ditu, puntu erradiaktiboak deiturikoak. Azken hauek minbizi baten presentzia iradokitzen dute, nahiz eta beste gaixotasun batzuek ere puntu hauek sortzeko joera duten.

Positronen emisioen bidezko tomografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika mota hau gorputz osoko minbizia detektatzeko erabiltzen da, baita minbizi tumore bat den edo ez jakiteko. Horretarako, atomo erradiaktibo bati atxikitzen zaion glukosa erabiltzen da. Izan ere, minbizi zelulek glukosa erradiaktibo maila altuak barneratzen dituzte. Ondoren, kamara espezifiko baten bidez erradioaktibitatea neurtuko da.

Biopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biopsia tumore ehun bateko zati baten estrakzioan datza eta minbizia ziurtatzeko modu bakarra da . Mikroskopio bidez aztertua izango da eta laborategian ebaluatua. Bestalde, minbizia izateko kasuan zein motatakoa den eta bere jatorria zein den ere jakin daiteke. Mota ezberdinetako tumoreak daude.

Orratz bidezko biopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi motatako orratz bidezko biopsia daude: orratz mehe eta orratz lodiarekin egiten direnak. Lehenengo mota likido kantitate txikia eta tumore zelula batzuk lortzeko erabiltzen da. Bigarren mota aldiz, ehunaren zilindro txiki bat ateratzeko erabiltzen da. Lehen mailako hezur primarioa diagnostikatzeko egokiagoa da bigarren mota hau.

Hezur kirurjiaren biopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirujauak azala moztu behar du tumorera heldu ahal izateko eta bertatik ehunaren zati txiki bat ateratzeko. Ebaketa bidezko biopsia ere deitzen da. Bestalde, tumore osoa erauzten bada, eszisio bidezko biopsia izango da.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendua zenbait faktoreren araberakoa da; adina, tumore tamaina, kokapena, tumore mota...Horregatik, tratamendu ezberdinak daude:

  • Kirurgia, ohikoena da. Kirurgiaren helburua, tumore guztia erauztea izango da. Izan ere, tumore zelula gutxi batzuk gelditzea nahikoa izango da tumore berri bat sortzeko. Horretarako, zirujauek tumorea erauzteaz gain, tumorea inguratzen duen ehuna ere kenduko dute.[5]
  • Kimioterapia. Tratamendu mota honetan medikamentuak pazientearen odolean sartzen dira eta horiek gorputz guztian zehar garraiatuak izango dira, tumore zeluletara iritsi eta hauek suntsitu arte. Tratamendu mota honek bigarren mailako ondorioak eragin ditzake. Kimioterapia tratamendu sistematikoa da. Ewingen sarkoma eta osteosarkoman oso erabilia da tratamendu hau. Aitzitik, beste hezur tumoreetan ez da baliagarria izango, kondrosarkoman esate baterako.[6]
  • Erradioterapia: Kasu honetan, energia altuko izpiak erabili ohi dira tumore zelulak suntsitzeko. Hezur tumore gehienak ez dira erraz suntsituak izango erradiazioaren bidez, horregatik, dosi maila altuak erabili beharko dira. Tamalez, dosi altuek zenbait kalte eragin ditzakete (bigarren mailako ondorioak) osasuntsu dauden ehunetan. Horregatik, ez da tratamendu nagusi gisa hartzen.[7]
  • Terapia: Hemen ere medikamentuak erabiliko dira, baina modu ezberdin batean funtzionatuko dute. Gainera, sortarazten dituzte bigarren mailako ondorioak ere ezberdinak izango dira. Tratamendu hau oso garrantzitsua izango da kimioterapia erabilgarria izan ez den hezur tumoreei aurre egiteko. Honen adibide, kordoma dugu.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Tumor óseo: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  2. (Gaztelaniaz) «Cáncer de hueso» National Cancer Institute 2008-03-13 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  3. a b «Cáncer de huesos - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  4. (Gaztelaniaz) «Pruebas para encontrar el cáncer de hueso» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  5. (Gaztelaniaz) «Cirugía para el cáncer de hueso» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  6. (Gaztelaniaz) «Quimioterapia para el cáncer de hueso» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  7. (Gaztelaniaz) «Radioterapia para el cáncer de hueso» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  8. (Gaztelaniaz) «Terapia dirigida para el cáncer de hueso» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]