Hizkuntzaren garapena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hizkuntzaren garapena

Hizkuntzaren garapena giza bizitzako iturburuan oinarritutako prozesu bat da, pertsona bat hizkuntzak hizkeraren bidez edota mimikaren bidez bereganatzen hasten denean. Haurren hizkuntzaren garapena sinpletasunetik konplexutasunera igarotzen da. Jaio berriak hizkuntzarik gabe hasten dira. Hala ere, lau hilabeterekin ezpainak irakurtzeko eta hizketaldiaren hotsak bereizteko gai dira. Haurrek hitz egiten duten hizkuntz honi nahaspila deritzo.

Orokorrean, hizkuntza hitz errazen oroitzapenekin hasten da hitzaren beraren berezko esanahiari loturik egon gabe, baina haurrak hazten diren heinean, hitzak esanahiak eskuratzen joaten dira, hitzen arteko konbinaketak sortuz. Denborak aurrera egin ahala, esaldiak hasierako hitzak bezala elkartu egiten dira zentzu logiko bat hartuz. Jendea zahartzen den bezalaxe, adiera edo esanahi eta asoziazio berriak sortzen dira eta hiztegia handiagotu egiten da hitz berriak ikasten diren heinean.

Haur jaio berriek beren gorputzak, garrasiak eta beste ahoskatze motak erabiltzen dituzte beren nahiak, beharrak eta gaitasunak adierazteko. Nahiz eta haur gehienak modu eta adin ezberdinetan hasten diren ahoskatzen, beren lehenengo hizkuntza gurasoen edo zaintzaileen laguntzarik gabe ikasten dute. Dirudienez, ez da ariketa zaila, nahiz eta hazten diren moduan zailtzen dihoan. Jakina, edozein ikasketa gerta aurretik, haurrak biologikoki eta sozialki heldua izan beharko du.

Aurrebaldintza biologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalari guztiak ez daude ados hizkuntzaren garapenean laguntzen duten faktore biologikoekin, hala ere, gehienak bat datoz sistema korapilatsu hori bereganatzeko gaitasuna gizaki bizidunei dagokigula adieraztean. Gainera, hizkuntza ikasteko dugun trebetasuna eboluzio prozesuaren bidez garatzen da eta hizkuntzaren sorrera genetikoki helaraz daiteke. Hizkuntza ulertu eta hitz egiteko aho aparatu zehatza eta gaitasun bereziak dituen nerbio-sistema beharrezkoa dira.

Hauek dira hizkuntza biologikoa dela baieztatzen duten frogak:

  • Garunean badaude zonalde batzuk hizkuntzaren produkzioaren eta ulerkuntzaren arduradunak direnak (Broca's Area eta Wernicke's Area).
  • Garunaren lateralizazioan, hizkuntzaren ekoizpenean denboraldi sensible bat dagoela dirudi.
  • Noam Chomsky (1957) linguistak proposatu zuen, gizakiak biologikoki prest daudela hizkuntza ikasteko garai eta bide zehatz batean eta haurrak (Language Acquistion Device (LAD))- rekin mundura datozela.

Ingurugiro eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren garapenaren ikuspegi konduktista ez da azalpen bideragarritzat jotzen haurrek hizkuntza nola bereganatzen duten adierazteko. Dena den, hainbat ikertzailek baieztatzen dute umeen inguruko esperientziek beren hizkuntz gaitasunetan eragina dutela. Michael Tomasello-k (2003, 2006; Tomasello & Carpenter, 2007) azpimarratzen du haurrek interes handia erakusten dutela beren mundu sozialarekiko eta beraien garapenaren hastapenetan jadanik besteen asmoak ulertzeko gai direla.

"Haurraren ingurugiro linguistikoaren osagaietako bat tonu arruntan baino ozenago hitz egitea da, esaldi eta hitz errazekin. Umearen atentzioa deitu eta komunikazioa mantentzeko funtzio garrantzitsua du. Helduek umeekiko zuzeneko hizkeraz gain, zenbait estrategia praktikan jartzen dituzte, esaterako, bategitea, hedapena eta etiketatzea: bategiteak umeak esandako zerbait errepikatzean datza, agian galdera bihurtuz edo umearen adierazpen heldugabea esaldi gramatikal oso baten bidez behin eta berriz errepikatuz. Hedapena umeak adierazitakoa berrestea da, baina linguistikoki sofistikatua den eran. Etiketatzea objektuen izena identifikatzea da.

Giza aurrebaldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzitsua da, umeak ahozkatu eta galderak erantzuteko gai den jendearekin komunikatzea. Hauen hizkuntzaren garapena arrakastatsua izan dadin, hizkuntza horretan komunikatzea posible den ingurugiro batean egon behar dute.

Umeen hizkuntzaren garapena zergatik gertatzen den eta nolakoa den azaltzen duten teorema desberdinak aurki daitezke. Azalpen garrantzitsuenak hizkuntza imitazioaren bidez barneratzen dela dio. Hala ere, honek herrian zabaltzen diren teorema bat izan daitekeela baino ez du probatzen. Hizkuntzaren garapenari buruzko bi teorema zabalduenak psikologikoa eta funtzionala lirateke. Psikologikoak haurtzaroko prozesu mentalean du oinarria eta nagusiki, hizkuntzen ikasketan. Funtzionalak, ordea, ikasten den lehenengo hizkuntzak inplikatzen duen giza prozesuetan du oinarria.

Hauek dira hizkuntzaren lau osagai garrantzitsuenak:

  • Fonologia: Hizketaren soinuen estruktura eta sekuentzia aztertzen ditu.
  • Semantika: Hiztegia eta hitzen bitartez kontzeptuak nola espresatzen diren aztertzen du.
  • Gramatika: Atal bi ditu. Lehenengoa sintaxia da eta honek hitzek esaldiak nola osatzen dituzten aztertzen du. Bigarrena, morfologia litzateke. Honek markatzaile gramatikalen erabilera aztertzen du (ahots aktiboa edo pasiboa...).
  • Pragmatika: Komunikazio egoki eta arrakastatsurako arauak aztertzen ditu. Hauek dira pragmatiaren hiru trebetasunak:

+ Agurrerako edota kexatzeko hizkuntza erabiltzea.

+ Segun eta nori hitz egiten ari zaion, hizkuntza aldatu.

+ Hurrengo arauak jarraituz: txandakatzea eta gaian zentratzea.

Osagai bakoitzak bere garapen epea du.

Garapen fonologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaio eta urte bat bete arte, haurrek ahoaz soinuak sortzen dituzte, gehienbat bokalak. Lau hilabeterekin zizelkatze errepikatuak sortzen hasten dira, bokalak eta kontsonanteak nahasten hasiz, aipagarria delarik, esateko gai direna baino errazago ulertzen dutela.

Urte bat eta birekin, haurrek hitz ezagunen ahoskapen zuzena ezagut dezakete. Horretarako, zenbait sinplifikatze estrategia daude lehen kontsonantearen errepikapena eginez. Esaterako: Paseoan “apapa” edo edan “glu-glu”.

Bitartean, 3 eta 5 urte bitartean ahoskatzea hobetzen da. Horrez gain, 6 eta 10 urte bitartean, umeek antzeko esanahiko hitzak bereizten hasten dira eta ahoskapen zuzena izatera iristen dira.

Garapen semantikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzetik eta urte batera (ulertzen duten hizkuntza) ekoizpenaren aurretik garatzen da (erabiltzen dugun hizkuntza). Bien artean 5 hilabeteko atzerapena dago. Umeek amaren ahotsa entzuteko sortzetiko lehentasuna daukate.

Urte bat eta biren artean, hiztegia ehun hitzetik gora hazten da, gauza berriak ikasteko erraztasun handia baitaukate.

Haurren hiztegia objektuen izenaz (sustantiboak) eta hitzen ekintzaz (aditzak) oinarritzen da. 3-5 urte bitartean, hitzak zuzen erabiltzeko buruhausteak izaten dituzte. Tentsiopeko arazo asko esperimentatzen dituzte, beti ere handitzea kontuan izanik. Ez hori bakarrik, gain tentsioko handitze orokorra ere. Gainera, metaforak ulertzeko gai ere badira.

6-10 urte bitartean, umeek hitzen esanahi zuzena jakin dezakete, definizioa hain zuzen ere. Ez hori bakarrik, hitz polisemikoak ezagutzeko, hitzen esanahia doitasunez jakiteko, metaforak erabiltzeko eta hitz jokoak egiteko ere gai dira. Era berean, aurrera jarraitzen du ikaskuntza prozesu bizkorrak.

Garapen gramatikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrak urte bete dutenetik bi urte betetzen dituztenera, diskurtso telegrafikoa erabiltzen hasten dira. Adibidez, "pixoihal hezea" bezalako esaldiak, bi hitzetako konbinaketak dira. Brown-ek (1973) umeen %75-tak esaten zituzten bi hitzetako deklarazio horiek aztertuz, hauek hamaika erlazio semantikoen existentzian laburbildu zitezkeela konturatu zen. Hurrengokoak dira Brownengan (1973) oinarritutako orainarteko hamaika erlazio semantikoak, eta hauei dagozkien adibideak:

  • Atributiboa: "etxe handia"
  • Agentea-Akzioa: "aitatxo, sakatu"
  • Akzioa-Objektua: "jaurti baloia"
  • Agentea-Objektua: "maitaleen eskutitza"
  • Nominatiboa: "baloi hau"
  • Erakuslea: "horko baloia"
  • Errekurrentzia: "pilota gehiago"
  • Existentzia eza: "guztiz pilota eginda"
  • Edutezkoa edo Posesiboa: "aitatxoren aulkia"
  • Entitatea+Lokatiboa: "mahaiko liburua"
  • Akzioa+Lokatiboa: "dendetara joatea"

Hiru urteren inguruan, umeek esaldi sinpleak darabiltzate, hiru hitzez bakarrik osatutakoak. Esaldi sinpleak helduen araudiak jarraitzen dituzte eta gradualki hobetuz doaz. Esaldi erraz hauek agertu bezain laister, morfema gramatikalak bereganatzen dituzte. Hiru urtetik bost urtera bitartean, umeek morfema gramatikalak ezartzen jarraitzen dute eta gradualki konplexuagoak diren egitura gramatikalak sortzen hasten dira. Sei urtetatik hamar urte bitartera, umeek konplexuak diren estruktura gramatikalak hobetzen dituzte, hauek pasiban jartzea lortuz.

Garapen pragmatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaio izatetik urte bete edukitzeraino, umeek amankomuna den arreta partekatu dezakete (adibidez gauza bati arreta jarriz beste pertsona batekin batera). Eginkizun honetan haurrek ere, aldi berean, jardueretan parte hartzen dute. Urte bete dutenetik bi urte bete bitartean, elkarrizketa batean parte hartzeaz gain, hizketarako gaia ere mantendu edo bideratzen dute. Hiru urtetik bost urtetara bitarteko haurrek, aldiz, asmo ilokutiboa menperatzen dute, ongi baitakite pertsona bakoitzak hitz eginez zer esan nahi duen, nahiz eta batzuetan ezinezkoa gertatzen zaien gaizki komunikatzen den pertsona bati ulertzea. Sei eta hamar urteen artean, umeak elkarrizketako gaia aldatzeko gai dira, baita nahitaezkoak diren inguruneetan komunikatzeko ere, hala nola telefonoz.

Hizkuntzaren garapenaren esparru teorikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren garapenaren lau teoria nagusi daude.

Teoria konduktistak,B.F.Skinner-ek proposatua (konduktismoaren aita) hizkuntzak egokitzapen operantearen bidez (errefortsua eta imitazioa) ikasten direla. Zatien natura zaintzearen perspektiba honek debatea sustatzen du. Gaur egun perspektiba hau ez dago oso baieztatua, kritika asko daudelako. Kritika hauek perspektiba espezifikoegia dela esaten dute, esaldi okerren erabilera bultzatzen duela eta guztiz bideragarria dela. Hau posiblea izateko, gurasoak hizkuntza ondo irakatsia izateko klase intentsiboetan parte hartu beharko lukete.

Teoria natibistak, Noam Chomsky-k proposatua, hizkuntza gizakiaren lorpen bat dela dio. Chomsky-k ume guztiek LAD bat edukitzea proposatzen du, hizkuntza naturala bereganatzen dien dispositibo bat. Dispositibo honekin umeek, behin hiztegia ikasita, esaldi koherenteak egin ditzakete. Chomsky-k gramatika unibertsala dela ere badio. Teoria hau onartzen duten froga asko badaude ere, (eremu linguistikoak burmuinean, periodo sensiblea hizkuntzaren garapenean, sistemen hizkuntza berri bat sortzeko umeen gaitasuna) ez da ikertzaile guztien ustetan aurrera eramaten.

Teoria enpiristak lehenagotik umeen linguistikan informazio nahiko dagoela dio, eta beraz jaiotikoa ez den hizkuntza bat bereganatzeko beharrik ez dagoela (gorago ikus daiteke). Ikuskera honek hizkuntzaren aspektuak edota umeengandik datorkigun irteera linguistikoaren mota simulatzen ikasten duten modelo konputazionalen sorrera du ezaugarri. Ikuskera honen barruan eredurik eragingarriena estatistikoak dira, hala nola ikasketa konexionistaren teoria eta zatiketen teoriak, Chrest-ena bezalakoa.

Azken teoria, interakzioaren perspektiba, bi osagaiek osatzen dute. Perspektiba hau teoria konduktistaren eta natibistaren konbinaketa bat da. Lehen zatia informazioaren prozesamenduaren teoriek osatzen dute, eredu konexionistaren bitartez, estatistikak erabiliz lortzen diren frogak. Teoria hauek kontuan harturik, burmuina patroiak aurkitzeko organo bikaina dela ikus dezakegu.

Perspektiba honen bigarren zatia teoria gizarte-interakzionistek osatzen dute. Teoria hauek besteei ulertzeko eta besteen ulermena lortzeko desio natiboak daudela diote.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berk, L. E. (2006). Chapter 9 - Language Development. In Child Development (8th ed., pp. 356–395). Pearson. (Original work published 1989)
  • Santrock, J (2008). A topical Approach to Life-Span Development. New York, NY: McGraw-Hill Higher Education.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]