Hooligan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moskuko Spartaken jarraitzaileak

Hooliganak kirol bateko, bereziki futbol taldeetako zale amorratuak dira. Askotan ekintza biolentoak egitearen arduradun dira, beste taldeen jarraitzaileen aurka edo estadioetan bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran Ingalaterrako langile auzoetan sortu ziren eta Hooligan ezizenarekin egin ziren ezagun. Bigarren Mundu Gerra eta gero, langileen estadioak zirenak klase ertaineko ikusleen gune bilakatu zen, futbolaren komertzializazioaren eta nazioartekotzearen eraginez. Skinhead izeneko jarraitzaile mugimendua jaio zen klaseen baturatik[1].

Gaur egun, ez dago klaseen arteko bereizketa eta desberdintasun handiagoak daude. Hooligan gehienak gizonezkoak dira, 18-30 urte artekoak. Nagusiagoak ere badaude, egunerokotasuna hausteko indarkeria erabiltzen dutenak. Gaztarotik eskura dagoen kirola delako, futbolak eragin handia du genero-identitatearen eraikuntzan. Horrela, gizontasun hegemonikoaren nagusitasuna erakusteko aukera bilakatzen da futbola[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «ZER-NOLAKOAK DIRA?», Berria, 2014-12-07