Hordyedefen irakaskuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hordyedefen argibideak» orritik birbideratua)

Hordyedefen argibideak edo Dyedefhorrenak, Egiptoko Antzinako Inperioko literatura didaktikoaren zati dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testua, gainontzeko Argibide edo Admonizioek bezala, aita batek bere semeari emandako kontseilu era dute, gizartean arrakasta izateko bizitzan nola jokatu behar duen aholkatzen duena. Bere ospea, bereziki handia izan zen berraktibatze klasizista garaietan, bera zein Antzinako Inperioko beste jakintsuak, idazlegaientzako eredu bihurtu zirenean.

Datazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzen diren Argibiderik (sb3yt) zaharrenak dira, eta Egiptoko V. dinastian (K. a. XXV. mendea) datatuak daude, Kagemni eta Ptahhotepenen aurrekoak direlarik. Testuaren hasierako zatiren batzuk bakarrik ezagutzen dira, Egiptoko Inperio Berriko ostraketan eta Egiptoko aro berantiarreko zurezko taulatxo batean kontserbatuak.

Egilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen lerroek, Argibideen egilea, Keopsen seme Hordyedef dela diote. Antzinatean, Hordyedefek, jakintsu ospea zuen. Bere izena Westcar papiroan agertzen da, eta, Intef VII.a faraoiaren hilobian dagoen Arpajolearen Kantuaren arabera, Imhotepen maila berean hartua dago. Irakaskuntza oso arraroa zen gizarte batean, irakurtzeko eta idazteko ahalmenak, berez, ia magikoa zirudien: idatzitako hitz guztiek zuten boterea, eta, beraz, egile guztiek hartzen zuten ezagutza handiak izatearen ospea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]