Egiptoko V. dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Eye of Horus bw.svg
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko V. dinastiak, K. a. 2500etik K. a. 2350 arte iraun zuen. Egiptoko Antzinako Inperioaren zati da.

Manetonek, errege hauek Elefantinatik gobernatu zutela idatzi zuen, arkeologoek, errege hauen egoitzak Ineb hedyn (Menfis) zeudela frogatzeko froga argiak aurkitu dituzten arren. Ez da zehatz ezagutzen Userkafek, dinastia hau nola sortu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Westcarren Papiroak, Egiptoko Inperio Ertainaren garaian idatzia izan zena, Egiptoko IV. dinastiako bigarren faraoia izan zen Keopsi, Ra jainkoaren apaiza zen Sajburen emaztearen hiru semeek, tronutik kenduko zutela nola iragarri zioten eta faraoia, hiru ume hauek, Userkaf, Sahura eta Neferirkara, nola hiltzen saiatu zen kontatzen du. Hala ere, adituek, istorio hau, kasurik hoberenean ere, elezahar bat baino ez zela izango onartu dute, eta dinastia batetik bestera igarotzeari buruzko euren ezjakintasuna onartzen dute.

Sahura.

Dinastia honetan zehar, egiptoar erlijioak aldaketa esanguratsuren batzuk izan zituen. Errege hilobietan idatzitako lehen hil deien lehen bertsioak agertzen dira, Piramideetako Testuak bezala ezagutzen direnak. Ra jainkoaren gurtzak, garrantzi handiagoa hartu zuen, eta Userkaf eta Menkauhor erregeek, Ra jainkoari eskainitako tenpluak eraiki zituzten Abusirren. Beranduago, dinastia honetan, Osirisen gurtzak garrantzia hartzen du, idazkunik azpimarragarrienak, Unis faraoiaren hilobian aurkitutakoak direlarik.

Antzina bezala, Sinaiko Uadi Maghara eta Uadi Jaritera bidali zituzten espedizioak, turkesa lortzeko, eta Abu Simbel iparmendebaldera, gneisa lortzeko. Hegoaldera ere bidali zituzten merkataritza espedizioak, Puntera, malakita, mirra eta elektruma lortzeko. Bibloseko aurkikuntza arkeologikoek, Feniziako hiri horretara bidalitako espedizio diplomatikoak frogatzen dituzte. Doraken, Marmara itsasoan, V. dinastiako zenbait erregeren izenak daramatzaten aurkikuntzak, merkataritza tratuen frogak izan daitezke, oraindik benetan ezagutzen ez diren arren.

Dinastiako faraoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko izena Tronu izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
Userkaf Userkaf Eguzki tenplu bat eraikitzen duen lehen faraoia 7 urte
Sahura Sahura 14 urte
Neferirkara Neferirkara Kakai Jaiotza izena, titulu bat gehiago bezala erabiltzen hasi zen. Ezagutzen den idazkera hieratikoa duen papirorik zaharrena. 10 urte
Shepseskara Shepseskara Necheruser 7 urte
Neferefra-Isi Neferefra Isi 7 años
Nyuserra Nyuserra Iny 31 años
Menkauhor Menkauhor Ikauhor 8 años
Djedkare Isesi Dyedkara Isesi 39 años
Unis (Onnos) Unis 30 años
Abidoseko Errege Zerrenda. 26.etik 33.erarteko kartutxoak

Erreferentziak errege zerrendetan eta beste testu batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horusen izena Abidoseko Errege Zerrenda Saqqarako Errege Zerrenda Turineko Errege Kanona Manetonen zerrenda Erregealdi urteak
Irmaat Userkaf Userkaf ...ka Userjeres K. a. 2510-K. a. 2500
Nebjau Sahura Sahura (ulertezina) Sefres K. a. 2500-K. a. 2490.
Userjau Kakai Neferirkara (ulertezina) Neferkeres K. a. 2490-K. a. 2480.
Shejemjau (aipatu gabea) Shepseskara (ulertezina) Sisires K. a. 2480-K. a. 2473.
Neferjau Neferefra Janeferra (ulertezina) Keres K. a. 2473-K. a. 2460.
Setibtauy Nyuserra (aipatu gabea) (ulertezina) Ratures K. a. 2460-K. a. 2430.
Menkau Menkauhor Menkahor Menkauhor Menkeres K. a. 2430-K. a. 2420.
Dyedjau Dyedkara Maatkara Dyed Tankeres K. a. 2420-K. a. 2380.
Uadytauy Unis Unis Unis Onnos K. a. 2380-K. a. 2350.

Dinastiaren kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako egiptologoek estimatutako kronologia:

  • Lehen faraoia: Userkaf
  • Azken faraoia: Unis


Aurrekoa
Egiptoko IV. dinastia
Egiptoko dinastiak
Egiptoko V. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko VI. dinastia
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egiptoko V. dinastia Aldatu lotura Wikidatan