Hortzeskubila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hortzeskubilak.

Hortzeskubila, hortzeskuila edo hortzetako eskuila hortzak garbitzeko erabiltzen den tresna da.

American Dental Associationen arabera, lehenengo hortzeskubila enperadore txinatar batek sortu zuen 1498an. Hezurrezko kirtena eta txerri-ilez eginiko zurdak zituen. Hala ere, XVII. mendera arte ez zen oso arrunta Mendebaldean. Gainera, Europan, txerri-ilezko hortzeskubilen ordez askoz bigunagoak ziren zaldi-ilezkoak nahiago zituzten.

Eduki-taula

[aldatu] Nylonezko hortzeskubilak

1938an Du Pontek nylonezko zurdak zituzten hortzeskubilak merkaturatu zituen. Material sintetiko hau animalien ileak baino askoz higienikoagoa da, ez du infekziorik sortzen eta. Hala ere, hasierako nylonezko hortzeskubilak oso desatseginak ziren, eta 1950eko hamarkadara arte Du Pontek ez zituen nylon bigunezko hortzeskubilak merkaturatu.

[aldatu] Hortzeskubila elektrikoak

Hortzetako eskuila elektrikoa

1959an Squibb Pharmaceuticalek lehenengo hortzeskubila elektrikoa aurkeztu zuen. Geroxeago, General Electricek kablerik gabeko eta pilaz elikatutako hortzeskubila elektrikoa sortu zuen.

1987an Interplak hortzeskubila elektriko birakorra merkaturatua izan zen.

[aldatu] Ikus gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hortzeskubila
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak