Huyendo conmigo de mi (Nirekin niregandik ihes egiten) Fito & Fitipaldis taldearen seigarren estudio-albuma izan zen. 2014ko udan Madrilen egin zuten grabazioa eta urriaren 28an plazaratu zuten Dro diskoetxearekin. Albumaren 120.000 kopia baino gehiago saldu zuten. Ekoizlea Carlos Raya izan zen. Albumarekin batera dokumental bat zetorren.[1]