Idazmakina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Underwood Five markako mahaigaineko idazmakina mekanikoa.

Idazmakina letra-moldeak euskarri batean, normalean paperean, inprimatzen dituen gailu mekaniko edo elektromekanikoa da. Idazmakinak giltza bat du letra bakoitzeko, eta hura sakatzean letra euskarrian markatuta geratzen da. 1860ko hamarkadan asmatua izan ondoren, idazmakina ezinbesteko tresna bihurtu zen edozein testu idazteko. Idazle profesionalek, bulegariek zein beste edozein pertsonak etxean idazteko bitarteko gisa arrunt bihurtu ziren. 1980ko hamarkadaren amaieran ordenagailu pertsonalek idazmakina ordezkatzen joan ziren, eta XX. mendearen hasierarako ia desagerturik zeuden.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Idazmakina Aldatu lotura Wikidatan