Ordenagailu

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ordenagailu baten marrazkia.
Ordenagailu baten marrazkia.

Ordenagailu edo konputagailu bat programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den makina elektronikoa da.

Eduki-taula

[aldatu] Osagaiak

Ordenagailuaren osagaiak
Ordenagailuaren osagaiak

Konputagailu baten osagaiak hauek dira:

  • Unitate aritmetiko-logikoa: Eragiketa aritmetikoak (batuketa, kenketa,…) eta logikoak (and, or, …) egiten ditu. Datuak memoria nagusitik hartzen ditu.
  • Kontrol unitatea: Konputagailuaren funtzionamendu guztia gidatu eta kontrolatzen du. Memoria nagusian dauden makina-instrukzioak irakurtzen ditu bata bestearen ostean, beharrezko diren kontrol seinaleak sortzen ditu eta irakurritako instrukzioak exekutatzen ditu. Exekutatu behar den instrukzioa memorian zein posizioan dagoen jakiteko, programaren kontagailua erabiltzen da.
  • Erregistroak: Datuak aldi batetarako gordetzeko erabiltzen dira. Gehienetan erregistro berezi bat dago, akumuladorea, hemen eragiketa baten emaitzak gordetzen dira eta bere edukian eragiketa multzo bat egiten dira.
  • Busak: konputagailuaren osagai garrantzitsuenak lotzen dituzte. Datuak (seinale elektrikoak) osagaien artean bidaltzeko elektrizitatearen hari eroaleak dira.
  • Memoria Nagusia: Gelaxkatan zatituta eta helbide baten bidez atzitzen da bertako informazioa. Datuak eta instrukzio-makinak gordetzen da.
  • Sarrera/irteera unitateak: Ordenadorea eta kanpoaren arteko bidea da. Periferikoekin komunikatzen da, datuak eta programak memoria nagusian sartzen ditu eta emaitzak itzuliko ditu.

Oinarrizko osagai horiez gain beste osagai bi oso garrantzitsuak dira:

  • Periferikoak: Bi talde desberdindu daitezke, alde batetik, memoria lagungarriak, edukiera handiko biltegiratze euskarri bezala erabiltzen direnak, eta beste alde batetik, sistema eta kanpoko komunikazioa ezartzen duten unitateak ditugu.
  • Kanala: Periferikoen eta memoria zentralen arteko informazioaren transferentzia gestionatzen du.

[aldatu] Konputagailuaren Funtzioak

William Stallings-en sailkapena jarraituz ordenagailuen funtzioak lau dira:

  • Datu-prozesaketa: Ordenagailura sartu eta biltegiratzen diren datuak era askotakoak badira ere, datuak maneiatzeko prozedurak funtsean gutxi dira.
  • Datu-biltegiratzea: Ordenagailu bat datuak gordetzeko gai izan behar da, bai aldi baterako bai betiko. Biltegiratzeko euskarria memoria da, bai hegazkorra (memoria nagusia) edo ez-hegazkorra ( memoria lagungarria).
  • Datu-transferentzia: Ordenagailuak kanpoko gailuekin komunikatzeko gai izan behar da. Horretarako sarrera, irteera eta sarrera-irteerako periferikoak ditu. Datu transferentzia lokala edo distantzia handikoa.
  • Kontrola: Azkenez, aipatutako hiru funtzioak bere helburuak ordenatuta eta erabiltzailearen beharrak asetzeko, kontrol baten menpean egon behar dira. PUZ-en barruan dagoen unitate kontrola lan honetaz arduratzen da.

[aldatu] Ikus,Gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak